
Lasterketa Gunea Eremuaren deskribapena barneragarritasun onak, malda leunekin baturik, abiadura azkarrean ibiltzea errazten du. Karst-a garatuta dagoen zonaldeetan sakonune ugari eta lapiaz formak aurkitzen dira. Honek konplexutasun teknikoa dakar eta ibiltzea zailagoa ere egiten du. Elementu interesgarri bat ere aurki daiteke bertan: egoera onean aurkitzen den otso zulo bat. Desnibelak leunak dira orokorrean. Maparen ertzetan soilik aurkitzen dira aldapa ertainak. Maparen ekialdeko hegalean paisaia ikusgarriak aurkitzen dira, euri garaietan 300 metrotik gorako ur jauzia nabarmenduz! Mapa Juanma García Crespok, 2008ko ekaina eta abendua artean, egindako mapa, geroago COBik begistatuta. Urrunkidetasuna 5 metro, eskalak 1:15000 y 1:10000 proba eta kategorien arabera. Urtzi Iglesias prestatu ditu 2013ko ibilbideak. Zelan heldu Izarrara Bilbotik/AP-8 Hegoaldetik, AP-1/AP-68 Lasterketa gunera (Unzá) Bilbotik/AP-8 Parking Relevos y Distancia Clásica. Abezia Bilbotik edo AP-8-tik etorrita, hartu irteera AP-68/Vitoria-Gasteiz/Burgos norabidean, segituko duguna Vitoria Gasteiz (N-622) irteeraraino. Bidesaria pasatu bezain laster, 22. irteera Izarra/Orduña hartu A-2521-tik. 7 km geroago ezkerrera bira egiten dugu A-4422-tik Unzá-raino. Hegoaldetik, AP-1/AP-68 Hegoaldetik, Burgos-tik etorrita AP-1-etik, 6. irteera hartzen dugu E-804/AP-68-rantz, Bilbao norabidean. AP-68-an gaudenean Zaragoza-tik datorren trafikoarekin batzen gara, eta jarraitzen dugu 5. irteerararte N-622/Autovía de Altube-rantz, Murgia/Izarra/Orduña argibideak hartuta. Errepidean sartu bezain laster Izarra/Orduña 22. irteera hartzen dugu A-2521-etik. 7 km geroago ezkerrera bira egiten dugu A-4422-tik Unzá-raino. Aparkalekua
2. Antolatzaileek esandakoari jarraitu, dagoen espazioa ahalik eta hobekien aprobetxatzeko. Distantziak Adi egon aparkalekutik lasterketa gunera dauden distantziekin. Denboraz joatea gomendatzen dizuet. Aparkaleku nagusia - Lasterketa gunea: 1.700 eta 3.400 metro artean. Zerbitzuak Lasterketa gunean zenbait aterpe izango duzue motxilak usteko eta egoera meteorologiko txarretatik babesteko. |