Azken oharrak- Entresaka lanak daude maparen zati batean, bide berriak egiten ari dira eta baliteke baten bat mapan ez agertzea. Igandean ez dira lanean egongo eta pilatutako enborrak bide bazterretan egongo dira. - Udaberria da, landaretza asko hazi da. Hau dela eta baso garbiak zirenak orain metrotik gorako iratzeak aurki daitezke. Kontuan izan, eguzkia jotzen duen lekuetan landaretza asko hazi egin dela. - Mapako leku askotan iturriak daude, edan eta botilak betetzeko. Magenta kolorezko edalontzi sinboloarekin marraztu dira. SarreraLaudioko 1.go Orientazio jaia 2022 ko ekainaren 26an, igandea, ospatuko da Laudion. Harrera, irteera eta helmuga Aldai plazan izango dira.
EgitarauaEkainak 26, igandea
IrteerakIrteerak tropelean egingo dira (Rogaine proba). Maila bakoitzak bere ordu irteera izango du, baita helmugara iristeko tartea ere.
Mapa banatu eta hau ikusteko aukera dagoen momentutik hasiko da denbora martxan. Bakoitzak erabakiko du zein Kontrol-puntuetatik pasa eta zeinetatik ez, ez baitago derrigorrezko ibilbiderik. Puntu bakoitzak bere zailtasunaren araberako balorea izango du. Estrategia oso garrantzitsua izango da, partaideek aurreikusi behar dutelako daukaten denbora tartean nola lortuko duten puntuaziorik handiena.
Lasterketa (Gorri eta Laranja) mailetan SPORTident pintza elektronikoaren bidez kontrolatuko da, nahitaez deskargatu behar da SPORTident pintza harrera-gunean. Pintza deskargatzean, tiketa bat emango da, eta bertan lortutako puntu kopurua eta denborak (denbora partzialak eta osoak) agertuko dira. Open Horian pintza klasikoa erabiliko da txartelan pikatzeko. Derrigorrezkoa da helmugatik igarotzea parte-hartzaile guztientzat, antolatzaileek jakin dezaten ibilbidetik itzuli direla. Helmuga Aldai plazako irteerako leku bera da. Helmuga zeharkatu ondoren, SPORTident pintza deskargatu beharko duzue. Tiket bat jasoko duzue eta bertan ibilbideko zuen denborak jasoko dituzue. Ondoren, hornidura gunetik pasa zaitezkete indarberritzeko. Gogoratu zaborra dagokion poltsan birziklatzea. COVID protokoloaCOVID prebentzio araudia bete behar duzue lasterketan. Zalantzarik izanez gero edo jendetza dagoenean, beti jarri musukoa!!! LaudioRogaine ekainak26 Ibilbideak eta distantziakPartaideek 3 ibilbide ezberdin izango dituzte. Gorria eta Laranja bereziki menditik izango dira eta desnibela 1000 metro ingurura ere irits daiteke kontrol-puntu gehienetatik pasatuz gero. Horian, aldiz, herrigunean zehar jokatuko da. Hauek izango da ibilbide bakoitzaren iraupena (hau luzatzekotan lortutako puntu guztiak galduko dira):
Laranja eta Gorria ibilbidetan sari banaketa egongo da. Emakumezkoen eta Gizonezkoen lehen hiru sailkatuek bertako produktuen saski bat izango dute sari gisa.
Horian
ez da sailkapenik egongo jolastzat hartuko dugulako. Horretarako
hainbat proba berezi bete beharko dituzte 10 baliza horietako batzuk
pikatu ahal izateko. 10 Balizetatik hirutan buru-hausteak izango dituzue, asmatuz gero baliza pikatuko dituzue, nahi beste aukera izango dituzue asmatzeko, Beste hirutan zuhaitz-eskalada, mikadoa eta papiroflexia egin beharra izango duzue. Guzti hori baliza topatu ostan, noski! Informazio teknikoa
Bi mapa ezberdin egongo dira, 1 herrikoa (maila horiarentzat) eta Mendikoa (Besteontzat) Hauek dira probaren ezaugarriak:
Kategoriak
MaterialaPartehartzeko iparrorratza eta SPORTident pintza beharko dituzu . Ez badaukazu iparrorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Kronometraje sistema elektronikoa da (SPORTident; Air sistema EZ da erabiliko); parte-hartzaileek pintzak alokatu ahal izango dituzte. Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileek ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro). Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue. Norberaren Kirol EkipamenduaArropa erosoa oinez joateko edo korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri.
gomendagarria:
Prezioak
Kirol aseguruaMendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, kasu honetan eguneko asegurua kontratatzea derrigorrezkoa da, bai partehartzaileentzat, baita ere laguntzaileentzat. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, bi abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data). Izen emateak eta epeakRunediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
Ekainak 22a, azteazkena, 23:59ra arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da. Inscripciones / Izen-EmateaMugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue: ANIMATU ETA PARTE HARTU! |