7. proba. Leioa
Contenidos
- 1 Azken Berriak
- 2 Sarrera
- 3 Egitaraua
- 4 1. Atala eta 3. Atala: martxa
- 5 2. ATALA: ORIENTAZIO-PROBA HERRIKOIA
- 6 Ibilbideak eta distantziak
- 7 Informazio teknikoa
- 8 Mapa
- 9 COVID protokoloa
- 10 Nola heldu
- 11 Ohar garrantzitsua
- 12 Kategoriak
- 13 Materiala
- 14 Norberaren Kirol Ekipamendua
- 15 Prezioak
- 16 Izen emateak eta epeak
Azken Berriak
SarreraLeioako Udalak eta Leioa Mendi Taldeak antolatuko dute, COBiren laguntza teknikoarekin, kirol ekitaldi bat ekainaren 18an, larunbatean, Leioako udalerrian: Martxa bat eta
Orientazio-proba herrikoia, hain zuzen. Lehiaketa-zentroa edo topalekua Leioako Errekalde plazan izango da, udaletxetik gertu. Kirol-probak ondo bereizitako bi atal izango ditu: Orientazio-proba klasikoaren irteerara hurbiltzeko eta jaisteko martxa bat, igoerako bide beretik, herrirantz, kirol-orientazioaren zatia amaitzean. Kirol-orientazioko proba bat, bide erdian egingo dena, UPV/EHUren eremuan, COBIk duela 30 urtetik antolatzen dituen herri-proben ezaugarri tekniko guztiekin. Probaren bi atalen hasieran, orientazioaren oinarrizko kontzeptuei buruzko azalpen-hitzaldi txiki bat aurreikusi da, parte-hartzaileek mapa interpretatu ahal izan dezaten. Halaber, iparrorratzak emango zaizkie hala eskatzen duten parte-hartzaile guztiei. Gainera, Leioa Mendi Taldeak antolatutako beste eskalada-jarduera batzuk ere izango dira Lehiaketa Zentroko plazan, eta zuzenean parte hartzera animatzeko aukera izango duzue.
|