6. Proba. Portugalete



                                                                   En castellano












Sarrera

Aurten, 2022an, Portugaleteko Hiria sortu zenetik 700 urte bete direla ospatzen da, eta COBik eta Portugaleteko Aisialdi Sareak maiatzaren 22an, igandean, jokatuko den Jesus de la Fuente VIII. Herri Zirkuituko 6. probarekin ospatu nahi dugu.


Portugaleteko orientazio-proba egingo den bigarren aldia izango da, eta 2018an egingo den lehen edizioan bezala, proba erabat hirikoa den lursail batetik igaroko da. Oraingo honetan, ordea, mapa zabalago bat prestatu dugu, itsasadarraren ingurua eta alde zaharra ezagutzeko, baita Portugaleteko goiko auzoetako batzuk ere, aldapekin. Baina ez kezkatu, zeren, beti bezala, zirkuitu herrikoian, zailtasun-maila aukeratu ahal izango duzue aukeren artean.
Aukeratu zure ibilbidea Izen-emate formularioan eta goza ezazu goiz atsegin batez Portugaleteko kaleetan zehar.

Ekainaren 11rako, 700. urtebetetze egunerako, oso gutxi falta da, eta, beraz, proba hau oso berezia da.

Horregatik, proban izena eman duen pertsona bakoitzari probarako diseinatutako oroitzapenezko kamiseta bat oparitu nahi diogu.



Egitaraua

Maiatzak 22, Domeka
  • 09:30     Konpetizio zentruaren irekiera (Forua kalea, 26)
  • 09:45     Azalpentxoa
  • 10:00     Lehen Irteerak 
  • 12:00     Azken Irteerak
  • 14:00     Helmugaren ixtea
Proba bukatu ondoren zerbait jateko eta edateko egongo da parte hartzaile guztientzat, Portugaleteko Bidezko   Merkataritzaren Elkartearen lankidetzari esker.

Kamisetak helmugan entregatuko dira, denborak deskargatu ondoren.

Goizean zehar, Portugaleteko Folklore Azoka, Elai-Alai Azoka, ospatzen da udaletxearen eta Azoka Zaharraren inguruan. Animatzen zaituztegu bisitatzera eta aurreikusitako jardueretako batekin gozatzera.


Deskribapena

Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik orden zuzenean igaro beharko dira. Mapa irteeran emango da. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du.

Parte-hartzaileek SPORTident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean lasterketaren datuak ordenagailu batera pasatuko dira. Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela.

Ibilbidea aukeratzea, maila fisikoa eta kontzentrazioa funtsezkoak izango dira.

ADI!!!

Ibilbide guztietan, gorrian eta laranjan bereziki, zirkulaziorako itxita egongo ez diren kale asko gurutzatuko dira. Horregatik, zebrabideak eta semaforoak errespetatzeko eta bi noranzkoetan autorik ez dagoela ziurtatzeko eskatzen dizuegu.

Lasterketa-gunean jabetza pribaturen bat edo obrak egiten ari diren guneren bat egon daiteke, eta erabat DERRIGORREZKOA izango da eremu horietara sartzea. Mapan oliba-kolore berdearekin edo magenta koloreko marrez markatuta egongo dira. Magenta koloreko igogailuak erabiltzea ere debekatuta egongo da.



Mapa

Mapa berri bat dugu probarako! 2018an egindako lehen edizioaren mapari beste aldapa bat gehitu diogu. Herriko behealdeaz gain (Alde Zaharra, La Benedicta, Areilza Doktorearen Parkea eta Ignacio Ellacuria Parkea), Portugaleteko Repelaga eta Ázeta auzoak ezagutzeko aukera izango duzue.

Hiri-proba denez, ez da zailtasun handirik egongo. Horrexegatik garratzitsuena puntu batetik besterako bide hobea bilatzea izango da.

Hauek dira beste ezaugarriak:
  • Kronometraje: SPORTident. 
  • Mapa: orientazio mapa, ISOM 2007 araudia jarraituz
  • Egilea: Aitor Anabitarte
  • Maparen data: 2020-2022 
  • Ibilbideak: Alberto Bóveda eta Aitor Anabitarte
  • Eskala: 1:4.000 
  • Urrunkidetasuna: 5 metro 
  • Azalera: 0,95 km2

Irteerak

Lehiaketa Gunea udaletxearen aurrean egongo da, Víctor Chávarriren monumentuaren ondoan.

 

Parte-hartzaileen harrera goizeko 09:30etatik aurrera izango da.

 

Goizeko 09:45ak inguruan probaren azalpen labur bat emango dugu.

 

Irteerak 10:00etatik 12:00etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan hasieratik egotea. Hurbildu zaitez irteerara parte hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk erabakitzen duzu goizetik irten nahi duzun edota lasaiago ibili nahi duzun.

 

Irteeran 10:00etatik 10:30etara pilatu ohi da korrikalari kopuru handiena. Pixkat beranduago irtetzen baldin bazara, sor daitezkeen ilarak sahiestu ditzakezu.


Irteerak txandaka egiten dira korrikalari pilaketak sahiesteko eta parte-hartzaileen kontrol hobea egiteko asmoz. Helmuga 14:00etan itxiko da eta ordu hori baino lehen bueltatu beharko da, nahiz eta ibilbide guztia bukatu gabe eduki.


Hau egin beharko duzu bertara iristean zure egoeraren arabera:

  • Izena eman dut eta txiparen alokairua eskatu dut: 
    1. Zure txipa jaso Lehiaketa Gunean 
    2. Irteerara joan 
    3. IRTEERA 
  • Izena eman dut eta nire txipa daukat 
    1. Irteerara joan zuzenean 
    2. IRTEERA 

Irteerak Canilla pasealekuan egongo dira, Portugaleteko tren geltoki zaharraren ondoan. Udaletxetik 300 metro.


Helmuga

Lehiaketa Gunea eta helmuga Portugaleteko Udaletxearen aurrean egongo dira. Eguraldi txarra egiten badu udaletxearen azpian sartuko gara.

Helmuga 14:00etan itxiko da eta ordu hori baino lehen bueltatu beharko da, nahiz eta ibilbide guztia bukatu gabe eduki.

 

Helmuga zeharkatu ondoren, SPORTident pintza deskargatu beharko duzue. Tiket bat jasoko duzue eta bertan ibilbideko zuen denborak jasoko dituzue. Ondoren, hornidura gunetik pasa zaitezkete indarberritzeko. Gogoratu zaborra dagokion poltsan birziklatzea.



COVID protokoloa


COVID prebentzio araudia bete behar duzue lasterketan.

Zalantzarik izanez gero edo jendetza dagoenean, beti jarri musukoa!!!


Nola Heldu

Gomendatzen dizuegu garraio publikoa erabiltzea, bertan ez dagoelako aparkatzeko toki askorik:

  • Metroa: L2 linea, Portugalete geltokia, Carlos VII irteera 
  • Renfe trena: C-1 linea, Portugalete geltokia 
  • Bizkaibus 
  • Bizkaiko zubia



Ibilbideak eta Distantziak

3 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantziaren arabera. Oraingoan honela deituko dira: 
    • Open horia14 baliza. 2,4 km. +90m. 

      Umeentzat, haur-kotxeentzat, hasiberrientzat edo orientazioa lasai hartzen dutenentzat.

    • Open laranja21 baliza. 4,1 km. +120m.
    Jadanik orientazioan aritu direnentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina.
    • Open gorria29 baliza. 5,6 km +170m
    Orientazioan esperientzia handia dutenentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko altua.

    Proba hirian zehar denez ez dago zailtasun handirik. Hori bai, gogoratu goiko distantziak lerro zuzenean neurtu direla; beraz, 40% inguru gehiago beharko dituzue proba betetzeko, kaleetan zehar ezin izango duzuelako zuzenean joan.


    Mailak

    • Open Horia

    • Open Laranja: Emakumeak

    • Open Laranja: Gizonak

    • Open Gorria: Emakumeak

    • Open Gorria: Gizonak


    Materiala

    • Arropa erosoa oinez joateko edo korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri.
    • Herri barruan korrika egiteko zapatillak.
    • Iparrorratza (aukerakoa)
    • SPORTident pintza
    Partehartzeko iparrorratza beharko duzu (ez da ezinbestekoa, hiri-proba bat baita) eta SPORTident pintza ere. Ez badaukazu iparrorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Kronometraje sistema elektronikoa da (SPORTident). Parte-hartzaileek pintzak alokatzeko aukera izango dute. Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro). 

    Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.

    Gune bat egongo da udaletxeko arkupeetan, poltsak arropaz gordetzeko, parte-hartzaileek korrika egiten duten bitartean.

    Izena eman duten guztiek eskura izango dute Zubialde udal kiroldegiko aldageletan proba egin ondoren dutxatzeko aukera. Mendeurreneko kamiseta erakutsi besterik ez da egin beharko.


    Ohar Garrantzisuak

    • Gogoratu beharrezkoa dela edozein kasutan helmugatik eta SPORTident ordenadoretik igarotzea, antolakuntzak jakin dezan.
    • Proban zehar ez da trafikoa moztuko, beraz zirkulazio arauak errespetatu beharko dira.
    • Arropa gordetzeko aukera egongo da.
    • Proba bukatzean Runediaren bidez aurrez izena emandako parte hartzaileek kamiseta bat jasoko dute. Neurria izena ematerakoan jarri beharko da. 
    • Lasterketa-eremuan jabetza pribaturen bat egon daiteke, eta erabat DEBEKATUTA da sartzea. Mapan kolorez adierazita egongo dira Oliba-berdea.
    • Lasterketa-gunean egon daiteke obra-eremuren bat, eta erabat DEBEKATUTA dago barruan sartzea. Mapan magenta kolorez irudikatuta egongo dira eremu horiek.
    • Debekatuta dago proban zehar igogailu publikoak erabiltzea.
    • Partehartzaile guztiei portaera egokia izan dezazuen eskatzen dizuegu, bai garbitasunarekin, bai gainerako ibiltariekiko errespetuarekin
    • Proba bukatzean parte hartzaileek kamiseta bat jasoko dute. Neurria izena ematerakoan jarri beharko da. 

    Prezioak

    • 7 euro (5 euro COBi eta PAS bazkideentzat). Adingabeak: 2 euro deskontu moduan

    • Kirol Asegurua: 2 euro

    • SPORTident Alokairua: 2 euro. Adingabekoak: Euro 1 deskontu moduan

    • In situ Izen-emateak: EZIN izango da


    Norberaren Kirol Asegurua

    Mendi edo orientazio kiroletarako asegururik ez baduzue, FEDO edo mendiko lizentzia kasuko, COBIk eguneko asegurua kontratatzea gomendatzen dizue, 2€ balio du izen emate bakoitzeko. Asegurua baliozkoa izateko, izen-ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira (izena, bi abizenak, NAN zk., eta jaiotze data)..

    Izen-emateak eta Ordainketa

    Runediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
    • Runediako inskripzio talde batek ez dauka erlaziorik proban egiten diren taldetxoekin. Hainbat pertsonen inskripzioa eta ordainketa batera egiteko bakarrik pentsatuta dago.

    • Runedian izena ematen duen partehartzaile bakoitzak osagarri guztiak banaka hartu beharko ditu (pintza bat, kirol aseguru bat...). Ez da egongo parte hartzailerik pintzarik gabe

    • Parte hartzaile batek lagun bat badarama (normalean umeak; lagun bakarra pertsonako), bere kabuz izena eman gabe, lagun honek ezin izango du beste osagarririk eskatu (ez mapa, ez pintza, ezta kirol asegurua). Guztirako, proban parte hartzen ez duen laguntzailea izango da.

    • Izena ematen duten pertsonek bakarrik daukate maparako, pintzarako, asegururako, kamisetako eta amaierako janari eta edarirako eskubidea.


    COBiko bazkide direnei eta beraien izen-emate kontuan saldoa dutenei ez zaie probako izen-ematea kobratuko plataformaren bidez. Dena den, Runediaren bidez egin beharko dute izen-ematea. 

     

    Epea: Maiatzaren 18a, Asteazkena, 23:59ak arte. Momentu horretatik aurrera izen emate inprimakia itxiko da.

    Inscripciones Portugalete Izen-Ematea



    Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: 


    Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue: 


    ANIMATU ETA PARTE HARTU!

    Antolatzaileak

    Club de Orientación Bidea



    Laguntzaileak

    http://www.portugalete.org/es-ES/Paginas/default.aspx


    http://www.sportlandiadeportes.com/


    https://www.portukirolak.com


    https://es-es.facebook.com/PortugaleteComercioJusto/



    http://web.bizkaia.eus/


    http://www.deia.com/