Azken ordua
Sarrera2022ko Martxoaren 27an, igandea, VIII. Jesús de la Fuente Zirkuitu Herrikoiaren 5. proba ospatuko da. Oraingoan Bilboko eraztun berdearen
parte den Avril Mendian izango da. Aukeratu zuen ibilbidea eta bakarrik,
taldeka edo familiarekin parte hartzera animatu! Garrantzitsuena
Bilbotik gertu orientazioaz gozatzea da. Lasterketa hau Bizkaiko Eskola Kirolako Orientazio Ligarako baliogarria izango da. Gainera, COBik, GOT eta COAraba klubekin batera, hainbat proba antolatzen laguntzen du, hala nola, UPV/EHUko ikasleentzako kirol-jarduera. Egitaraua Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenean igaro beharko dira. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du.
Probako eremuak herriko esparruak, belardiak eta basoa konbinatzen ditu.
Gorabera gitxiko ibilbideak nabarmenduko dira nahiz eta tokiren batzuetan malda esanguratsu batzuk aurki ditzakegun (open gorria eta open laranja), baina orokorrean korrika erraz egin daitekeen lasterketa izango da.
KONTUZ!!! Baliteke batzuetan kotxeak dabiltzan errepideak zeharkatu behar izatea (Open gorria ibilbidea bakarrik). Trafiko arauak errespetatu eta arreta handia jarri bidea gurutzatzerakoan. Lasterketa inguruan jabetza pribatu asko daude. Mapan oliba berdez edo magentaz margotuta daude eta guztiz DEBEKATUTA egongo da haietan sartzea edo haiek igarotzea. Zuen ibilbidea haietatik ez pasatzeko moldatu beharko duzue. Irteera eta helmuga Leon Jatetxearen eta askaldegiaren ondoko aparkalekuaren inguruan izango da.
Partaideen harrera goizeko 09:30etatik aurrera.
Goizeko 09:45ak inguruan probaren azalpen labur bat emango dugu.
Irteerak 10:00etatik 12:00etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan hasieratik egotea. Hurbildu zaitez irteerara parte hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk erabakitzen duzu goizetik irten nahi duzun edota lasaiago ibili nahi duzun.
Irteeran 10:00etatik 10:30etara pilatu ohi da korrikalari kopuru handiena. Pixkat beranduago irtetzen baldin bazara, sor daitezkeen kolak sahiestu ditzakezu.
Irteera lehiaketa gunean egongo da.
Irteerak txandaka egiten dira korrikalari pilaketak sahiesteko eta partaideen kontrol hobea egiteko asmoz. Helmuga 14:00etan itxiko da eta ordu hori baino lehen bueltatu beharko da, nahiz eta ibilbide guztia bukatu gabe eduki.
Nola jardun baldin eta:
HelmugaHelmuga Lehiaketa Gunean inguruan izango da, aparkalekuaren ondoan.
Helmuga 14:00etan itxiko da eta ordu hori baino lehen bueltatu beharko da, nahiz eta ibilbide guztia bukatu gabe eduki. Helmuga zeharkatu ondoren, SPORTident pintza deskargatu beharko duzue. Tiket bat jasoko duzue eta bertan ibilbideko zuen denborak jasoko dituzue. Ondoren, hornidura gunetik pasa zaitezkete indarberritzeko. Gogoratu zaborra dagokion poltsan birziklatzea. Kotxez, Egirleta (Santo Domingo) gaina igo eta bertatik BI 3732 errepidea hartu “Vivero – El Gallo” noranzkoan. 500m-tara eskumara hartu bidegurutzea eta berehala iritsiko zarete aparkalekura. Merendero El LeónUbicación sin título Autobusez: Bilbobus 22 linea (Atxuri – Arabella) hartu eta Atxetabidea / Jesuitinas-en geltokian jeitsi. Hortik, Bilbao-Egirleta errepidearen zubi gainetik pasatu eta Avril mendiko bidea hartu aparkalekuraino. Autobusak 30 minututako maiztasuna dauka (8:15, 8:45…). Oinez 1.250m ibili beharko dira. Autobusez: Bizkaibus A3224 linea (Bilbao-Derio) hartu Moyua Plazan (Ogasunaren aurrean). Maiztasuna 2 ordutakoa da (7:00, 9:00…). 1002 geltokian (Egirleta – Santo Domingo gaina) jeitsi. Ondoren oinez Bi-3732 errepidetik “Vivero-El Gallo” noranzkoan joan. 500m-tara eskumara hartu era berehala iritsiko zarete aparkalekura.
Jadanik orientazioan aritu direnentzat zuzendua. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina.
Orientazioan eskarmentu handikoentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko nabarmena. Distantziak lerro zuzenean neurtzen dira: open horia 3-4 kmra luzatu daiteke, open laranja 6-8 kmra eta open gorria 8-10 kmra, hartutako ibilbidearen arabera. Mailak
MaterialaPartehartzeko SPORTident pintza eta iparrorratza beharko dituzu (Open horian ez da ezinbestekoa, baina open laranjan eta open gorrian gomendagarria da ibilbidearen atal bat basotik delako). Iparrorratzik ez badaukazu, lasai egon, Lehiaketa Gunean orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko.
Zirkuituan maiztasunez parte hartzen dutenei pintza erostea gomendatzen diegu. Informazio orokorreko atalean dituzue xehetasunak. Norberaren Kirol EkipamenduaArropa erosoa oinez joateko edo korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri. Ohar Garrantzisuak
Salneurriak
Norberaren Kirol AseguruaMendi edo orientazio kiroletarako asegururik ez baduzue, FEDO edo mendiko lizentzia kasuko, COBIk eguneko asegurua kontratatzea gomendatzen dizue, 2€ balio du izen emate bakoitzeko. Asegurua baliozkoa izateko, izen-ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira (izena, bi abizenak, NAN zk., eta jaiotze data).. Izen-emateak eta OrdainketaRunediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
COBiko bazkide direnei eta beraien izen-emate kontuan saldoa dutenei ez zaie probako izen-ematea kobratuko plataformaren bidez. Dena den, Runediaren bidez egin beharko dute izen-ematea.
Epea: Martxoaren 23a, Asteazkena, 23:59ak arte. Momentu horretatik aurrera izen emate inprimakia itxiko da. Inscripciones / Izen-Ematea
Behin izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ziurta dezakezue: https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/202254405/ ANIMATU ETA PARTE HARTU! |