![]() AZKEN BARRIAKEz da hornidura likidorik egongo, iturri ugari baitaude helmugatik eta irteeratik gertu. Lehiaketa-zentroaren ondoan zein irteeratik gertu komun publikoak erabiltzeko aukera duzue. ************************************************************************************ Sarrera2022ko Martxoaren 13an, igandea, Jesus De la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoiko 4. proba ospatuko dugu Arrigorriagako Ollargan parkean (BIZKAIA). Aurton inguru honetan, Abusu Ikastolak antolatuta Ibilaldia 2022 “Arrihorrihar!” jaialdia ospatuko da. Froga egunean ibilaldiko stand bat izango duzue, eta bertan informazio gehiago jaso dezakezue. Proba, lau ibilbideetatik bat egitean datza (open horia, laranja,gorria edo beltza). Mapan agertzen diren puntuetatik pasatu direla ziurtatzeko, parte-hartzaile bakoitzak markatu egin beharko ditu SPORTident sistema daukan pintza elektronikoarekin balizetan dauden estazioak. Helmugara heldutakoan estazio berezi batean deskargatu beharko da pintza. Derrigorrezkoa da helmugatik pasatzea, nahiz eta ibilbide osoa ez burutu, antolatzaileek inor ez dela galdu egiaztatzeko. Egitaraua2022ko martxoaren 13an, Domeka
Probaren amaieran hornidura solidoa eta likidoa izango duzue. Irteerak Lehiaketa gunea Ollargan parkean kokatuko da, Arrigorriaga (BIZKAIA)-ko Abusu auzoan. Parte-hartzaileak goizeko 09:30-etatik aurrera jasoko ditugu irteera orduak antolatzeko. Lehenengo irteera 10:00-etan izango da. Ordu horretatik aurrera ibilbide bakoitzeko parte-hartzaileen irteerak egiten hasiko dira, batetik bestera, denbora tarteak utzita. Horrela, azkenengo parte-hartzailea irten arte. Azkenengo irteera 11:30etan izango da. Irteera konpetizio zentroko 450 metrora dago. Gogoratu era mailakatuan irteten dela, minutu bateko edo pare bateko tartea utzita, pilaketak saihesteko eta euren kontrola handiagoa izan dadin. Helmuga 14:30etan itxiko dugu eta ordu horretarako bueltan egon behar da nahiz eta ibilbide guztia ez burutu. Ez da beharrezkoa lehenengo orduan egotea. Hurbildu zaitez inskripzio gunera irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk aukeratzen duzu goiz jaiki edo ez. Goizeko 09:45 inguruan hitzaldi laburra izango dugu orientazio oinarriak adierazteko. Hitzaldi honetara joan nahi baduzu, ahalegindu puntuala izaten eta orduan egoten. Nola jardun baldin eta:
Helmuga kirol zentruko leku bera da. Behin-behiniko emaitzak: https://liveresultat.orientering.se/followfull.php?comp=21690&lang=es COVID protokoloaCOVID prebentzio araudia bete behar duzue lasterketan. Zalantzarik izanez gero edo jendetza dagoenean, beti jarri musukoa!!! Aparkaleku handi bat dago Abusu inguruan, mapa online ikusi dezakezue Distantzia eta DesnibelakHonako 4 ibilbide desberdinak egongo dira aukeran:
DeskribapenaLasterketa eremu zabalena Ollargan parketik diardu, bertan bide eta bidexa anitz aurkituko ditugu larre eta baso garbi tartean, aldapa moderatuak aurkituko ditugu inguru honetan. Gero badago beste eremu berri bat, bertan aldapa pikuak eta baso mota ezberdinak dira nagusi, beraz adi aztertu beharko dugu mapa eta artu nahi dugun ibilbidea. Aldapa moderatuak dira nagusi nahiz eta aldapa handiak dituzten eremuak egon, baina orokorrean zati askotan korrika egiteko aukera izango duzue. Ibilbide aukeraketa, maila fisikoa eta kontzentrazioa izango dira gakoak. Animaliek irekitako bidexka ugari daude, , mapan irudikatu ez direnak, baina kontuan hartu erabilgarriak izan daitezke. Ingurunea goi-tentsioko zutoin eta lineekin josita dago, eta mapan ez irudikatzea erabaki dugu, irakurketa errazteko. Gogoratu mapan marraztutako guztia lurrean badagoela baina irudikatu gabeko elementu berriak egon daitezkeela. Hauek dira beste ezaugarriak:
Ohar Garrantzitsuak
Kategoriak
Materiala
Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta SPORTident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Kronometraje sistema elektronikoa da (SPORTident; Air sistema prest izango da baita ere); parte-hartzaileek pintzak alokatu ahal izango dituzte. Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileek ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro). Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue. Prezioak
Kirol AseguruaIzen-emateak eta OrdainketaRunediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
Proban izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero. Inscripciones / Izen-EmateaMugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue: ANIMATU ETA PARTE HARTU! IkastaroaAste horretan, asteartea eta asteazkena, zehar COBik orientazio kirolaren hastapen ikastaroa emango du Bilboko Miribillako Kirol Etxean. Horrela, inguruko pertsonek kirol hau ezagutzeko aukera izango dute. Naturaz gozatzeko beste modu bat ezagutu nahi baduzue hauxe da zuen aukera. Ikastaroa euskaraz eta gaztelaniaz egingo da.
Kirol EtxeaGoogle Maps Edukia
Iparrorratzik ez duenak ikastaroko irakaslearen azalpenak entzun arte iparrorratzik ez erostea gomendatzen dugu. |