Aparkalekua: Antolakuntzako pertsonen jarraibideei jarraituz, pistaren alde batean aparkatzeko, eremuan lan egiten duten kamioien joan-etorria oztopa ez dadin.
Diputazioko ehiza sailetik jakinarazi digute probak igarotzen dituenetatik hurbil dauden soroetan basurdeen ehiza bat egingo dela, nahiz eta inongo garapena oztopatuko duen. Dagoeneko guztia koordinatuta dago bi jarduerak arazorik gabe egin ahal izateko. Ez kezkatu tiroren bat entzuten baduzue.
1.050 euro bildu dira Dar Dar elkarterako lasterketan izena eman duten pertsonen dohaintzarekin; Kopuru horri COBik bere aldetik emango duena gehituko zaio. Mila esker zuen elkartasunagatik!!!
Dar Dar elkarteak stand bat jarriko du eta bertan bere jarduerak ezagutzeko edo ELAren aurka borrokatzen duen elkarteko merchandising-a erosi ahal izango duzue.
Sarrera
Urtarrilaren 23an, igandean, Jesús de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoiaren 3. proba ospatuko dugu Ilso Mendian (Zalla). Dar Dar ELA elkartearekin proba solidarioa izango da.
Probaren diru-sarreraren zati bat elkarte honi emango zaio. Gainera, formularioan elkarteari aparteko kopuru bat emateko aukera izango duzue.
* Zallan sortu zen Dar Dar elkartea. ELA (Esclerosis Lateral Amiotrófica, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa) ikusgarritasunaren alde borrokatzen du. Gaur egun gaixotasun honen aurkako sendabiderik edo tratamendu eraginkorrik ez dagoenez, haien ekintzek ildo honetako ikerketarako funtsak biltzea bilatzen dute.
Proba,
hiru ibilbideetatik bat egitean datza (open horia, laranja edo
gorria).
Mapan
agertzen diren puntuetatik pasatu direla ziurtatzeko, parte-hartzaile
bakoitzak markatu egin beharko ditu SPORTident sistema daukan pintza
elektronikoarekin balizetan dauden estazioak. Helmugara heldutakoan
estazio berezi batean deskargatu beharko du pintza.
Derrigorrezkoa
da helmugatik pasatzea, nahiz eta ibilbide osoa ez burutu,
antolatzaileek inor ez dela galdu egiaztatzeko.
Egitaraua
2022ko urtarrilaren 23an, igandea
• 09:30 Parte-hartzaileen harrera eta
SPORTident txiparen bilketa.
• 09:45 Probaren azalpena
orientazioa ezagutzen ez dutenentzat
• 10:00 Lehenengo irteerak.
• 11:30 Azkenengo irteerak
• 14:00 Helmuga ixtea
Probaren
amaieran hornidura solidoa eta likidoa izango duzue.
Irteerak
Irteerak
Rigadas-en izango dira.
Parte-hartzaileak
goizeko 09:30-etatik aurrera jasoko ditugu irteera orduak
antolatzeko. Lehenengo irteera 10:00-etan izango da.
Ordu
horretatik aurrera ibilbide bakoitzeko parte-hartzaileen irteerak
egiten hasiko dira, batetik bestera, denbora tarteak utzita. Horrela,
azkenengo parte-hartzailea irten arte. Azkenengo irteera 11:30etan
izango da. Irteera konpetizio zentroko 200 metrora dago.
Gogoratu
era mailakatuan irteten dela, minutu bateko edo pare bateko tartea
utzita, pilaketak saihesteko eta euren kontrola handiagoa izan dadin.
Helmuga
14:00etan itxiko dugu eta ordu horretarako bueltan egon behar da
nahiz eta ibilbide guztia ez burutu.
Ez
da beharrezkoa lehenengo orduan egotea. Hurbildu zaitez inskripzio
gunera irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago.
Zuk aukeratzen duzu goiz jaiki edo ez.
Goizeko
09:45 inguruan hitzaldi laburra izango dugu orientazio oinarriak
adierazteko. Hitzaldi honetara joan nahi baduzu, ahalegindu puntuala
izaten eta orduan egoten.
Helmuga zeharkatu ondoren, SPORTident pintza deskargatu beharko duzue. Tiket bat jasoko duzue eta bertan ibilbideko zuen denborak jasoko dituzue. Ondoren, hornidura gunetik pasa zaitezkete indarberritzeko. Gogoratu zaborra dagokion poltsan birziklatzea.
COVID protokoloa
COVID prebentzio araudia betetzeko, Abenduaren 23ko 30/2021 Errege Lege Dekretuari jarraituz, musukua derrigorrezkoa izango da beti proba aurretik eta proba bukatu ondoren. Kirola egiteko orduan, ipinita eraman behar duzu baita ere pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantentzen ez den bitartean.
Zalantzarik izanez gero, beti jarri!!!
Nola heldu
Proba
honetan ailegatzeko modu bakarra kotxean da Sollano auzotik igotzen
den errepidetik. Aparkalekua Rigadasen egongo da. Aparkalekuetara
heltzeko argibideak begiratu beheko mapan.
Zalla 2022 (Monte Ilso)
Zalla 2022 (Monte Ilso)
Ibilbideak eta distantziak
Honako 3 ibilbide desberdinak egongo dira aukeran:
Open horia: 3400 m eta 100 metroko desnibela (13 kontrol).
Ibilbide hau aproposa da umeentzat, eta eurekin batera joango direnentzat; baita orientazio kontuetan ohiturarik ez dutenentzat eta astiro eta lasai joan nahi dutenentzat ere.
Open laranja: 4300 m eta 150 metroko desnibela (17 kontrol)
Ibilbide laranja aproposa da orientazio kontuetan ohitura apur bat daukatenentzat. Zailtasun teknikoa eta fisikoa ertaina da.
Open gorria: 6300 m eta 250 metroko desnibela (19 kontrol)
Open gorria orientazioan murgilduta daudenentzat da egokia. Zailtasun tekniko eta fisiko handiagokoa da.
Beti
bezala, distantziak marra zuzenen arabera neurtuta daude; beraz,
benetako ibilbidea luzeagoa izango da, bakoitzak aukeratzen dituen
norabideen arabera.
Informazio
teknikoa
Lasterketa-eremuak
larre zabaleko eremuak baso garbiekin edo landaredi baxuarekin
uztartzen ditu baso-bide eta pista ugari dauden eremu batean. Basoan
ondo ikusten da baina dagoen landaredi baxua kontuan hartu behar da
progresioaren abiadura baloratzeko.
Aldapa
moderatuak dira nagusi nahiz eta aldapa handiak dituzten eremuak
egon, baina orokorrean zati askotan korrika egiteko aukera izango
duzue.
Ibilbide
aukeraketa, maila fisikoa eta kontzentrazioa izango dira gakoak.
Pistak
modu perpendikular batean zeharkatzen dituzten trialera ugari daude.
Mapan irudikatu dira baina berri batzuk aurki genitzake. Gogoratu
mapan marraztutako guztia lurrean badagoela baina irudikatu gabeko
elementu berriak egon daitezkeela.
Hauek dira probaren ezaugarriak:
Denbora hartzea: SPORTident (Air sistema aktibatuta egongo da)
Egileak: Ángel Ruiz eta Ianko Intxaurrandieta (2021ko abenduan berrikusita)
Ibilbideak: Gaizka Intxaurrandieta.
Eskala: 1:10.000 (1:7.500 Open Horian)
Urrunkidetasuna: 5 metro.
Azalera: 3 km2
Kategoriak
Open Horia
Open Laranja: Emakumezkoa
Open Laranja: Gizonezkoa
Open Gorria: Emakumezkoa
Open Gorria: Gizonezkoa
Ohar garrantzitsua
Mugatu da parte-hartzaile kopurua guztira: 400 laguneko izango da muga kasu honetan.
Oharra
txakurrekin irteten diren parte-hartzaileentzat: txakurrak lotuta
eramango ditugu beti , gainerako parte-hartzaileak errespetatzeko.
Gogoratu ezinbestekoa dela edozein kasutan helmugatik pasatzea, nahiz eta ibilbidea ez egin, antolakuntzak jakin dezan.
Errespetatu lasterketa eremuan ikusten dituzun animaliak (zaldiak, ahuntzak).
Kontuan izan neguan gaudela eta landaredia punturik baxuenean dagoela eta sare soilez marraztutako eremuak zailtasun handirik gabe zeharkatu daitezkeela.
Materiala
Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta SPORTident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran.
Kronometraje sistema elektronikoa da (SPORTident; Air sistema prest izango da baita ere); parte-hartzaileek pintzak alokatu ahal izango dituzte. Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileek ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).
Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.
Prezioak
7 euro (5 euro COBi bazkideentzat). Adingabekoak:
2 euro deskontu moduan
Kirol
Asegurua:
2 euro
SPORTident Alokairua:
2 euro. Adingabekoak:
Euro 1 deskontu moduan
In
situ Izen-emateak:
EZIN izango da
Kirol asegurua
Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, bi abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data).
Izen emateak eta epeak
Runediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
Runediako inskripzio talde batek ez dauka erlaziorik proban egiten diren taldetxoekin. Bakarrik hainbat pertsonen inskripzioa eta ordainketa batera egiteko pentsatua dago.
Runedian izena ematen duen partehartzaile bakoitzak osagarri guztiak banaka hartu beharko ditu (pintza bat, kirol aseguru bat...). Ezin da egongo parte hartzailerik pintzarik gabe
Parte hartzaile batek lagun bat badarama (normalean umeak; lagun bakarra pertsonako), bere kabuz izena eman gabe, lagun honek ezin izango du beste osagarririk eskatu (ez mapa, ez pintza, ezta kirol asegurua). Guztirako, proban parte hartzen ez duen laguntzailea izango da.
Bakarrik izena ematen duten pertsonek daukate eskubidea maparako, pintzarako, asegururako eta amaierako janari eta edarirako.
COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira, beraiek horrela nahi badute, eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (segurua, txipa edo beste "extra"ren bat aukeratuz gero, plataformatik ordaiduko zaie). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.
Urtarrilak 19a arte, azteazkena, 23:59ra arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da.
Inscripciones / Izen-Ematea
Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: