Sarrera

Urriaren 17an, igandean, Emakumezkoentzat bereziki pentsatutako orientazio proba ospatuko dugu Arraiz Mendian.

Froga, hiru ibilbideetatik bat egitean datza (open horia, laranja edo gorria).

Mapan agertzen diren puntuetatik pasatu direla ziurtatzeko, parte-hartzaile bakoitzak markatu egin beharko ditu SPORTident sistema daukan pintza elektronikoarekin balizetan dauden estazioak. Helmugara heldutakoan estazio berezi batean deskargatu beharko du pintza.


Derrigorrezkoa da helmugatik pasatzea, nahiz eta ibilbide osoa ez burutu, antolatzaileek inor ez dela galdu egiaztatzeko.



Irteerak

Irteerak Arraiz Parking-ean izango dira, Asador Arraiz ondoan.



Parte-hartzaileak goizeko 09:30-etatik aurrera jasoko ditugu irteera orduak antolatzeko. Lehenengo irteera 10:00-etan izango da.

Ordu horretatik aurrera ibilbide bakoitzeko parte-hartzaileen irteerak egiten hasiko dira, batetik bestera, denbora tarteak utzita. Horrela, azkenengo parte-hartzailea irten arte.

Gogoratu era mailakatuan irteten dela, minutu bateko edo pare bateko tartea utzita, pilaketak saihesteko eta euren kontrola handiagoa izan dadin.

Helmuga 14:00etan itxiko dugu eta ordu horretarako bueltan egon behar da nahiz eta ibilbide guztia ez burutu.

10:00etatik 11:00etara Emakumezkoentzako irteerak izango dira lehentasuna izateko. 11:00 etatik aurrera gizonezkoek ere parte hartu ahal dute, baina lehentasuna emakumezkoena izango da. 12:30etan azkenengo irteerak emango ditugu. Hurbildu zaitez inskripzio gunera irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk aukeratzen duzu goiz jaiki edo ez.

Goizeko 09:45 inguruan hitzaldi laburra izango dugu orientazio oinarriak adierazteko. Hitzaldi honetara joan nahi baduzu, ahalegindu puntuala izaten eta orduan egoten.


Helmuga

Helmuga irteerako leku bera da, hau da, Arraiz Parking-aren inguruan.


COVID protokoloa

COVID prebentzio araudia betetzeko, ekainaren 24ko 13/2021 Errege Lege Dekretuari jarraituz, musukua ez da beharrezkoa pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantentzen den bitartean. Hala ere, musukua nahitaezkoa izaten jarraituko du irteera eta helmugako eremuetan.

Nola heldu

  • Proba honetan ailegatzeko modu bakarra kotxean da Errekalde auzotik igotzen den errepidetik. Aparkalekuetara heltzeko argibideak begiratu beheko mapan.


Ibilbideak eta distantziak

Honako 3 ibilbide desberdinak egongo dira aukeran:
  • Open horia: 3000 m. eta + 90m. (15 baliza)
Ibilbide hau aproposa da umeentzat, eta eurekin batera joango direnentzat; baita orientazio kontuetan ohiturarik ez dutenentzat eta astiro eta lasai joan nahi dutenentzat ere.
  • Open laranja: 3800 m. eta + 120m. (21 baliza)
Ibilbide laranja aproposa da orientazio kontuetan ohitura apur bat daukatenentzat. Zailtasun teknikoa eta fisikoa ertaina da.
  • Open gorria: 5000 m. eta + 180m. (26 baliza)
Open gorria orientazioan murgilduta daudenentzat da egokia. Zailtasun tekniko eta fisiko handiagokoa da.

Beti bezala, distantziak marra zuzenen arabera neurtuta daude; beraz, benetako ibilbidea luzeagoa izango da, bakoitzak aukeratzen dituen norabideen arabera.


Informazio teknikoa

Eremua, Bilboko eraztun berdearen parke batean dago. Bertatik, hiriaren ikuspegi ederrak izango dituzue. Zonalde bat parkearena da, non abiadura oso handia izan daiteke; beste aldetik zona tekniko batzuk aurkituko dituzue non mapa bereziki ondo irakurri behar da.

Eskala 1:7500-koa izango da eta urrunkidetasuna 5 metrokoa.

Ohar garrantzitsua: maparen alde batzuetan mahai, eserleku, barbakoa eta dutxa asko daude, hala ere ez dira margotu mapa ez “zikintzeko” eta informazio gutxi ematen baitituzte.


Mapa barruan aintzinako harrobiak daude. Gune debakatua da guztiz. Mapan magenta kolorez agertuko da, nahiz eta ibilbiderik berarengandik hurbil ez pasa. Hala eta guztiz ere, kontuz ibili.


Kategoriak

  • Open Horia
  • Open Laranja: Emakumezkoa
  • Open Laranja: Gizonezkoa
  • Open Gorria: Emakumezkoa
  • Open Gorria: Gizonezkoa

Materiala

Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta SPORTident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago.

Kronometraje sistema elektronikoa da (SPORTident; Air sistema prest izango da baita ere); parte-hartzaileek pintzak alokatuko dituzte (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).

Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.

Hornikuntza personala

Paseo bat emateko arropa erosoa edo, korrika joan nahi izanez gero, arropa teknikoa. Euri-eguna bada, komenigarria da aldatzeko erropa eramatea.

Prezioak

  • Emakumezkoak 5 euro (3 euro COBi bazkideentzat). Adingabekoak 2 euro deskontu moduan

  • Gizonezkoak 7 euro (5 euro COBi bazkideentzat). Adingabekoak: 2 euro deskontu moduan

  • Kirol Asegurua: 2 euro

  • SPORTident Alokairua: 2 euro. Adingabekoak: Euro 1 deskontu moduan

  • In situ Izen-emateak: EZIN izango da

Kirol asegurua

Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data).

Izen emateak eta epeak

Runediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
  • Runediako inskripzio talde batek ez dauka erlaziorik proban egiten diren taldetxoekin. Bakarrik hainbat pertsonen inskripzioa eta ordainketa batera egiteko pentsatua dago.
  • Runedian izena ematen duen partehartzaile bakoitzak osagarri guztiak banaka hartu beharko ditu (pintza bat, kirol aseguru bat...). Ezin da egongo parte hartzailerik pintzarik gabe
  • Parte hartzaile batek lagun bat badarama (normalean umeak; lagun bakarra pertsonako), bere kabuz izena eman gabe, lagun honek ezin izango du beste osagarririk eskatu (ez mapa, ez pintza, ezta kirol asegurua). Guztirako, proban parte hartzen ez duen laguntzailea izango da.
  • Bakarrik izena ematen duten pertsonek daukate eskubidea maparako, pintzarako, asegururako eta amaierako janari eta edarirako.

COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira, beraiek horrela nahi badute, eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (segurua, txipa edo beste "extra"ren bat aukeratuz gero, plataformatik ordaiduko zaie). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.

Urrilak 13a arte, azteazkena, 23:59ra arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da.

Inscripciones / Izen-Ematea

Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: 


Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue: 

ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Antolatzaileak

www.cobidea.com