2020ko
apirilaren 5ean, igandea, Bilbon Jesús
de la Fuente
VII. Herri Zirkuituko seigarren proba ospatuko da. Oraingo honetan,
2010ean antolatu genuen "Space Invaders" Bilboko Hiri
Orientazioko 1. proba berrargitaratuko dugu, aldaketa txiki
batzuekin.
Espero
dugu Bilboko "inbasiotik" 12 urte igaro ondoren bizirik
atera diren "martzianitoek" haur eta adinekoen gozamena
egitea.
2010eko
Space Invaders probaren jatorria:
Invader
artista frantziarrak 2008ko urtarrilean jarritako erakusketa zuen
aitzakiatzat, jatorriz 40 puntuz osatua. Puntu bakoitzean
"martzianito" ezagunetako bat zegoen. Martzianito hauekin
70eko hamarkadako belaunaldiak jolasean gozatu zuen, bideojokoen
jaiotza bizi genuen aldi berean. "Space Invaders"
bideojokoa Toshiro Nishikado japoniarrak garatu zuen 1978an.
Invader
artistak, Bilbon ez ezik, Bartzelonan, Parisen, Atenasen, Sao Paolon,
Mexiko DFn,
Vancouverren
eta Frantziako hainbat hiritan ere egin ditu bere lanak.
Egitaraua
2020ko
apirilaren 5a, igandea
• 09:30
Parte-hartzaileen harrera. Kontrol-txartelen eta boligrafoen
banaketa.
• 09:45
Probaren azalpen laburra
• 10:00
Lehen irteerak. Mapa eta plastikozko zorroa ematea.
• 13:00
Azken irteerak
• 14:00
Helmuga ixtea
Proba
amaitzean, parte-hartzaileentzako hornidura solidoa zein likidoa
egongo da. Gogoratu zuen edalontzia eraman beharko duzuela, ahalik
eta hondakin gutxien sortzeko ez baititugu botatzekoak diren
edalontziak eramango.
COBi
edalontzi tolesgarria euro bakar baten truke erosteko aukera izango
duzue. Hau izena emateko prozesuan egin ahal izango duzue eta
baliagarria izango zaizue zuen irteeretarako eta gainerako
probetarako. COBik kostuaren % 50 baino gehiagorekin diruz laguntzen
du.
Dutxa
zerbitzurik ez da egongo, baina doako wc publikoa eta iturri bat
daude Lehiaketa Zentroaren ondoan.
Deskribapena
Hiru
ibilbide izango dira: Open horia, laranja edo gorria.
Parte-hartzaileak,
banaka edo taldean, pixkanaka aterako dira, eta EGOKITZAT JOTZEN
DUTEN ORDENAN PUNTU GUZTIETATIK IGAROKO DIRA. Irteeran emango zaien
mapan puntu batzuk markatuta agertuko dira. Guztiak bisitatu ondoren
helmugara itzuli beharko da.
Argazkietako
xehetasun txikiei oso adi egon behar duzue,
akats bakar batek ibilbidea baliogabetzen baitu. Oraingoan argazkien
kontrol txartelean ezabatu ditugu "artistaren" batek
azkenaldian egin dituen grafitiak;
beraz mosaikoetan ikusiko dituzue probaren egunean.
Ibilbidea
egiteko eta puntu bakoitzetik pasatu zaretela baieztatzeko,
parte-hartzaile bakoitzak bi txartel eramango ditu maparen ondoan:
-
Kontrol-txartel
bat,
34 Space Invadersen argazkiak agertuko dituena (ibilbide luzeko 31
argazkiak + "despistatzeko" 3 argazki gehiago, azkenean
pentsatu gabe ez markatzeko).
Space
Invaders horietako bakoitzak S letraz eta zenbaki batez osatutako
kode bat izango du azpian, 1 zenbakitik 34 zenbakira bitartekoa, eta,
beraz, kodeak S1, S2, S3 … S34 izango dira.
Argazkien
kontrol txartela nolakoa izango den azaltzeko adibidea
-
Beste
txartel bat,
lauki zuriak dituena. Bertan, zuen ibilbideko Space Invaders
bakoitzaren kodea idatziko duzue, eta puntu bakoitzaren kokapen
zehatzarekin erlazionatuko dituzue.
PROBAREN
MEKANIKA
Nahi
duzuen puntura joan beharko duzue. Puntu horrek mapan zer zenbaki
duen begiratu, eta kontrol-txartelaren laukitxoko zenbaki horretan
(txartel zuri koadrikulatua) puntu horretan dagoen Space Invaderri
dagokion kodea idatzi, argazkien txartelean aurkituko duzuena.
Argazki-txartelean
ez duzue ezer idatzi behar; zaudeten puntuan dagoen Space Invader
bilatu besterik ez, eta zure argazkiaren azpian ageri den kodeari
erreparatu (S1, S27 …).
Hori
da zuriz emango dizuegun kontrol-txartel koadrikulatuan kopiatu behar
duzuen kodea!
Berritasuna!
Bestalde,
2010eko probaren berrargitalpen zabaldua denez, aurreko edizioan egin
zenutenengan pentsatu izanda, punturen
batean galderaren bat erantzun behar izango duzue.
Galdera gutxi izango dira, eta kodeak idazten dituzuen
kontrol-txartel koadrikulatu berean erantzun beharko dira.
Helmugan
sartzean, kodeekin betetako txartela entregatu beharko diguzue, eta,
hala badagokio, galderak erantzunda ere. Iritsiera-ordua une horretan
apuntatuko dizugu. Argazkien txartela eta mapa, beste aldetik
zuentzat izango dira.
S1S2
Space
Invadersen adibideak, "Harrapatu" beharrekoak.
Lasterketa
gunea erabat hiritarra da. Zirkulazioaren arloan indarrean dagoen
araudia errespetatu beharko da. Ez da izango antolakuntzak
kontrolatuta pasabiderik .
Semaforo
bidez arautu gabeko oinezkoen pasabideak dauden leku batzuk markatuko
ditugu mapan, eta horrek, ibilbide jakin batzuetan, joan-etorrietan
itxarote-denbora murrizten lagun dezake. Erabilitako sinboloa
"nahitaezko pasabidea" izango da, baina oraingo honetan
soilik gomendagarria izango da.
Edozein
orientazio-lasterketarako arau orokorrak hemen
ikus ditzakezue.
Ohar
garrantzitsuak
Lehiaketa-zentroan
leku bat egongo da motxilak uzteko.
Puntu
bakoitzean baldosinez osatutako mosaiko bat bilatu beharko duzue,
MOSAIKO
GUZTIAK DESBERDINAK
izanik. Kontrol txartelean 34 irudi agertuko dira, eta horietatik
gehienak 2008an instalatutako erakusketako "Space Invaders"
dira; gainerakoak duela gutxi egile ezezagunek sartu dituzte.
'Martzianito”
bakoitzak kontrol txartelean duen tamainak ez du errealitatearekin
zerikusirik. Txartelean dagoen txikiena izan daiteke horman dagoen
handiena, edo alderantziz. Space Invader bakoitza mapako zirkulu
bakoitzaren erdian dago.
Edizio
honetan argazkien
kontrol txartelean ezabatu ditugu "artistaren" batek
azkenaldian egin dituen grafitiak;
beraz mosaikoetan ikusiko dituzue probaren egunean.
Mapan
agertuko den kontrolen deskribapenean lurretik "Space Invader"
bakoitzera gutxi gorabeherako altuera adieraziko da.
Ez
ahaztu galderak erantzutea
hala eskatzen duten puntuetan. Galderak dituzten puntuak kontrolen
deskribapenean sinbolo honekin adieraziko dira: ?
Galderak
bete behar duzuen kontrol-txartelean gordetako espazioan erantzun
beharko dira.
Proba
zirkulaziorako zabalik dauden bideetatik egingo da eta, gogoratu
parte-hartzaileek ez dutela lehentasunik eta zirkulazio-arauak
errespetatu behar dituztela.
'Gogoratu
ezinbestekoa dela Lehiaketa Zentrotik pasatzea, ibilbidea osatu ez
arren, antolakuntzak horren berri izan dezan.
Sailkapenak
apirilaren 9an (osteguna) webgunean argitaratuko dira.
Distantziak
Hiru
ibilbide egongo dira mundu guztiak parte hartu ahal izateko. Horrela,
haurrak dituzten familiek zein kirolariek parte hartu ahal izango
dute.
• Open
horia:
3,3 km, gutxi gorabehera (15 kontrol)
Familientzat,
haurrentzako aulkientzat eta dibertsitate funtzionala duten
pertsonentzat egokia da. Bilboko txokoak ezagutzeko aukera izango
duzue maparekin nabigatzen ari zareten bitartean.
• Open
naranja:
5,7 km, gutxi gorabehera (22 kontrol)
Horia
baino ibilbide luzeagoa. Fisikoki gorria baino errazagoa.
Kategoria
honetan gizon eta emakumeentzako sailkapen independenteak egongo
dira.
• Open rojo:
10,9 km gutxi gorabehera (31 kontrol)
Orientazioan
esperientzia handiagoa dutenentzat pentsatua; zailtasun tekniko eta
fisiko handiagoa dutenentzat.
Kategoria
honetan gizon eta emakumeentzako sailkapen independenteak egongo
dira.
Puntuak
lotzeko hainbat bide aukera egongo dira, nahiz eta zailtasun
teknikoa, oro har, txikia izango den. Denborari begira garrantzitsua
izango da ibilbide aukeraketa.
Materiala
Arropa
erosoa korrika egiteko edo paseatzeko. Euria egiten badu, ordezko
arropa eramatea gomendatzen da.
Korrika
egiteko edo paseatzeko oinetakoak: % 100 asfaltoa izango da.
Iparrorratza
gomendagarria da, baina ez beharrezkoa.
Irteerak
10:00etatik
13:00etara bitartean izango dira irteerak. Ez da beharrezkoa lehen
orduan bertan egotea; irteera hartu nahi duzun ordua baino pixka bat
lehenago joan. Zuk aukeratzen duzu goiz jaiki nahi duzun edo nahiago
duzu lasaiago joan.
Bai
Irteera, Helmuga eta Lehiaketa Zentroa Pio Baroja plazan (Bilbo)
daude.
Nola
jokatu behar duzu?
1.
Jaso inskripzio-mahaian zure bi kontrol-txartelak eta boligrafoa.
2.
Joan irteerara
3.
Irteera kronometratua
Helmuga
eta oparien zozketa
Helmuga
Irteera gunearen ondoan egongo da.
Oparien
artean, Bilboko itsasadarrean (Bilbobentura) Kayakaz gozatzeko
txartelak, masajeak (Loteria 2ko Errekuperazio Fisikoko Zentroa) eta
beste gauza batzuk zozketatuko dira. Irabazleen zerrenda eskuragarri
egongo da izena emateko karpan, eta bertan jaso ahal izango dira
opariak proba amaitu ondoren.
Bilbobusen
eta Bizkaibusen: geltoki ugari Plaza Biribilean edo Areatzan.
Autoz:
"Pio Baroja" edo "Areatza" ordainpeko
aparkalekuak. Igandean kalean aparkatu lortuz gero ez da TAOrik
ordaindu behar.
Izen-emateak
Prezioak
7
euro (5 euro COBIren bazkideentzat). Adingabeak:
2 euroko deskontua
Kirol-asegurua:
2 euro
In
situ Izen-emateak:
ez dira onartuko.
Kirol
Asegurua
Mendi
mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko
lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua
kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea
egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan
(izena, bi
abizenak,
NAN zk., eta jaiotze-data)
Izen-emateak
eta ordainketa
Runediaren
bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
Runediako
inskripzio talde batek ez dauka erlaziorik proban egiten diren
taldetxoekin. Hainbat pertsonen inskripzioa eta ordainketa batera
egiteko bakarrik pentsatuta dago.
Runedian
izena ematen duen partehartzaile bakoitzak osagarri guztiak banaka
hartu beharko ditu (kirol aseguru bakarra, adibidez).
Parte
hartzaile batek lagun bat badarama (normalean umeak; lagun bakarra
pertsonako), bere kabuz izena eman gabe, lagun honek ezin izango du
beste osagarririk eskatu (ez maparik, ez
kontrol-txartelik,
ezta kirol asegururik ere). Guztirako, proban parte hartzen ez duen
laguntzailea izango da.
Parte-hartzaile
gisa izena emanda dauden pertsonek bakarrik dute mapa,
kontrol-txartelak, boligrafoa, azken hornidura eta oparien zozketan
parte hartzeko eskubidea, bai eta, hala badagokio, asegurua ere.
Proban
izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5
partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin
guztiengatik.
COBiko
bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira, beraiek horrela
nahi badute, eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez. Dena den,
Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.
Epea: apirilaren 1ean,
Asteazkena, 23:59ak arte.
Informazio
guztia irakurri ondoren oraindik zalantzak badituzu, bidali e-maila
cobidea@gmail.com helbidera.
Inscripciones / Izen-Ematea
Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: