Azken Berriak
Sarrera2020ko Urtarrilaren 26an, igandea, orientazioa Sopelara bueltatuko da Jesús de la Fuente Zirkuitu Herrikoiko 4. probarekin. Iazko lasterketa arrakastatsuaren ondoren, aurten Sopela eta Getxoko benetan dotorea den kostaldetik antolatu dugu proba. Informazio guztia irakurri eta gero zalantzarik badaukazu, bidali mezua cobidea@gmail.com-era. Egitaraua2020ko Urtarrilak 26a, Domeka
Proba bukatzean zerbait jateko eta edateko egongo da parte hartzaile guztientzat.
Dutxak: Udalaren atariko aldageletan dutxa bat hartu dezakezue (Akilino Arriola 1, Udaletxeko arkupetan). Oinetako zikinak ez sartzeko eskatu digute, beraz, mesedez korrika egin dituzun oinetakoak autoan utzi eta zuzenean sartu txankletetan edo beste oinetakoetan. Eguerdian ez dira itxiko. Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenean igaro beharko dira. Mapa irteeran emango da. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du. Parte-hartzaileek SPORTident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuak ordenagailu batera pasatuko dira. Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da Kirol Zentrutik pasatzea eta txip-a deskargatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela. Proba hiriko erdigunean eta inguruko auzoetan izango da. Hiri-proba denez, ez da zailtasun handirik egongo. Horrexegatik garrantzitsuena puntu batetik besterako bide hobea bilatzea izango da. Proban zehar basoak, sasitzak eta hondartza artean pasa ahal izango dituzue. Hauek dira beste ezaugarriak:
Ohar Garrantzitsuak
Distantziak eta Desnibelak3 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia kontuan hartuz. Oraingoan honela deituko dira:
Umeentzat, hasiberrientzat edo orientazioa lasai hartzen dutenentzat.
Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan
Aurten gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan.
Proban zehar ez dago zailtasun handirik. Hori bai, gogoratu goiko distantziak lerro zuzenean neurtu direla; beraz, %40 inguru gehiago beharko dituzue proba betetzeko, kaleetan zehar ezin izango duzuelako zuzenean joan. Materiala
Irteerak Irteerak Irteera eta Kirol Zentrua Barinatxe hondartzaren aparkalekuan izango dituzue, Solondota kalea ondoan (9XMX+GX Sopelana) Hau egin beharko duzu bertara iristean zure egoeraren arabera:
Helmuga irteeratik oso hurbil izango da. Zuzeneko emaitzak: https://liveresultat.orientering.se/followfull.php?lang=es&comp=16936 Barinatxeko AparkalekuaUbicación sin título Prezioak
Kirol AseguruaIzen-emateak eta OrdainketaRunediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
Proban izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero. Inscripciones / Izen-EmateaMugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue: ANIMATU ETA PARTE HARTU! |