Azken Berriak
Sarrera2019ko Abenduak 15ean, igandea, VII. Jesús de la Fuente Zirkuitu Herrikoiaren 2. proba ospatuko da Parke Teknologikoan (Zamudion eta Derion kokatua). 2. proba honekin batera, orientazio zirkuitu iraunkorra ezagutzera eman nahi da Parke Teknologikoan (Zamudion eta Derion), Euskadiko Parke Teknologikoak bultzatuta eta COBiren laguntzarekin. Zirkuitu iraunkorrak Aurkitu Parkean izena izango du eta egun horretatik aurrera martxan egongo da. 2019ko abenduak 15, igandea
Proba bukatzean zerbait jateko eta edateko egongo da parte hartzaile guztientzat. Deskribapena Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenean igaro beharko dira. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du.
Probako eremuak herriko esparruak, belardiak eta basoa konbinatzen ditu.
Gorabera gitxiko ibilbideak nabarmenduko dira nahiz eta tokiren batzuetan malda esanguratsu batzuk aurki ditzakegun (open gorria eta open laranja), baina orokorrean korrika erraz egin daitekeen lasterketa izango da.
ADI, mapa udan egi denez,azkenaldiko eurtiteengatik eta zoruko orbelagatik, litekeena da zenbait aldaketa txiki egotea.
KONTUZ!!! Baliteke batzuetan kotxeak dabiltzan errepideak zeharkatu behar izatea. Trafiko arauak errespetatu eta arreta handia jarri bidea gurutzatzerakoan. Hauek dira probaren ezaugarriak:
IrteerakIrteera eta helmuga Lehiaketa Gunean kokatzen dira, Parke Teknologikoko 101 (Edificio Barco) eraikinean (Zamudio).
Partaideen harrera goizeko 09:30etatik aurrera.
Goizeko 09:45ak inguruan probaren azalpen labur bat emango dugu.
Irteerak 10:00etatik 11:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan hasieratik egotea. Hurbildu zaitez irteerara parte hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk erabakitzen duzu goizetik irten nahi duzun edota lasaiago ibili nahi duzun.
Irteeran 10:00etatik 10:30etara pilatu ohi da korrikalari kopuru handiena. Pixkat beranduago irtetzen baldin bazara, sor daitezkeen kolak sahiestu ditzakezu.
Irteera lehiaketa gunean kokatzen da.
Irteerak txandaka egiten dira korrikalari pilaketak sahiesteko eta partaideen kontrol hobea egiteko asmoz. Helmuga 14:00etan itxiko da eta ordu hori baino lehen bueltatu beharko da, nahiz eta ibilbide guztia bukatu gabe eduki.
Nola jardun baldin eta:
HelmugaIrteera eta helmuga Lehiaketa Gunean kokatzen dira, Parke Teknologikoko 101 (Edificio Barco) eraikinean (Zamudio).
Helmuga 14:00etan itxiko da eta ordu hori baino lehen bueltatu beharko da, nahiz eta ibilbide guztia bukatu gabe eduki. Helmuga zeharkatu ondoren, SPORTident pintza deskargatu beharko duzue. Tiket bat jasoko duzue eta bertan ibilbideko zuen denborak jasoko dituzue. Ondoren, hornidura gunetik pasa zaitezkete indarberritzeko. Gogoratu zaborra dagokion poltsan birziklatzea. Bizkaiako Parke Teknologikoa (Zamudio/Derio)Bizkaiako Parke Teknologikoa (Zamudio/Derio)
Jadanik orientazioan aritu direnentzat zuzendua. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina.
Orientazioan eskarmentu handikoentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko nabarmena. Distantziak lerro zuzenean neurtzen dira: open horia 3-4 kmra luzatu daiteke, open laranja 6-8 kmra eta open gorria 8-10 kmra, hartutako ibilbidearen arabera. Mailak
MaterialaPartehartzeko SPORTident pintza eta iparorratza beharko dituzu (Open horia erdi herrikoia izanik iparrorratza ez da ezinbestekoa, baina open laranjan eta open gorrian gomendagarria da ibilbidearen atal bat basotik delako). Iparorratzik ez badaukazu, lasai egon, Leiaketa Gunean orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko NANa maileguan utzita.
Zirkuituan maiztasunez parte hartzen dutenei pintza erostea gomendatzen diegu. Informazio orokorreko atalean dituzue xehetasunak. Norberaren Kirol EkipamenduaArropa erosoa oinez joateko edo korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri. Ohar Garrantzisuak
Salneurriak
Norberaren Kirol AseguruaMendi edo orientazio kiroletarako asegururik ez baduzue, FEDO edo mendiko lizentzia kasuko, COBIk eguneko asegurua kontratatzea gomendatzen dizue, 2€ko prezioa du izen-emate bakoitzagaitik. Asegurua baliozkoa izateko, izen-ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira (izena, bi abizenak, NAN zk., eta jaiotze data).. Izen-emateak eta OrdainketaRunediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
COBiko bazkide direnei eta beraien izen-emate kontuan saldoa dutenei ez zaie probako izen-ematea kobratuko plataformaren bidez. Dena den, Runediaren bidez egin beharko dute izen-ematea.
Epea: Abenduaren 11a, Asteazkena, 23:59ak arte. Momentu horretatik aurrera izen emate inprimakia itxiko da. Inscripciones / Izen-Ematea
Behin izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ziurta dezakezue: https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201956333/ ANIMATU ETA PARTE HARTU! IkastaroaAste horretan zehar COBik orientazio kirolaren hastapen ikastaroa emango du Parke Teknologikoko 101 (Edificio Barco) eraikinean (Zamudio). Horrela, inguruko pertsonek eta Parkeko langileek kirol hau ezagutzeko aukera izango dute. Naturaz
Edukia
Iparrorratzik ez duenak ikastaroko irakaslearen azalpenak entzun arte iparrorratzik ez erostea gomendatzen dugu. |