AZKEN BARRIAK

Ibilbidean zehar bi"minifroga" izango dituzue, froga pixka bat dibertigarria bihurtzeko. Zirkulu magenta haundi batekin adierazita daude, eta P.E jartzen du (Prueba Especial).
Ez zaitezte izutu, erraza izango den gauza bat ba, baina adi egon beharko duzue balizak zuzen pikatzeko.

**********************************************************************************************************************************

Sarrera

Irailaren 22an, igandean, ORIENTAZIOKO "Jesus de la Fuente" VII HERRI-ZIRKUITUA hasiko da, aurten Mungiako kaleetan zehar.

Nahiz eta mapa berria ez izan, froga dibertigarria prestatu dizuegu oporretako itzulera lasaia izan dadin.

Froga hiru ibildeidetatik bat egitean datza (open horia, laranja edo gorria). Oraingoan froga SCORE moduan dago antolatuta, hau da, balizak ibilbide zehatz barik egin daitezke. Partehartzaileek, bakarka edo taldeka hasiko dira proba, eta irteeran emandako mapa batean markatuta dauden puntuetatik pasatu beharko dute, eurek aukeratuko duten bidetik. Guztietatik pasatu ondoren helmugara itzuliko dira frogari amaiera emanez.

Mapan agertzen diren puntuetatik pasatu direla ziurtatzeko, parte-hartzaile bakoitzak markatu egin beharko ditu Sport Ident sistema daukan pintza elektronikoarekin balizetan dauden estazioak. Helmugara heldutakoan estazio berezi batean deskargatu beharko du pintza.

Derrigorrezkoa da helmugatik pasatzea, nahiz eta ibilbide osoa ez burutu, antolatzaileek inor ez dela galdu egiaztatzeko.

KONTUZ!!!
Herri-ibilbidea denez trafikodun kaleak zeharkatuko dira. Errespeta itzazu trafiko arauak eta zeharkatu kaleak oinezkoen pasabidetatik.

Irteerak

Irteerak Matxin Plazan izango dira, udaletxearen aurrean.

Parte-hartzaileak goizeko 09:30-etatik aurrera  jasoko ditugu irteera orduak antolatzeko. Lehenengo irteera 10:00-etan izango da.
Ordu horretatik aurrera ibilbide bakoitzeko parte-hartzaileen irteerak egiten hasiko dira, batetik bestera, denbora tarteak utzita. Horrela, azkenengo parte-hartzailea irten arte.

Gogoratu era mailakatuan irteten dela, minutu bateko edo pare bateko tartea utzita, pilaketak saihesteko eta euren kontrola handiagoa izan dadin.
Helmuga 13:30etan itxiko dugu eta ordu horretarako bueltan egon behar da nahiz eta ibilbide guztia ez burutu.

Irteerak 10:00etatik 11:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan 10:00etan egotea. Hurbildu zaitez inskripzio gunera irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk aukeratzen duzu goiz jaiki edo ez.

Goizeko 09:30 inguruan hitzaldi laburra izango dugu orientazio oinarriak adierazteko. Hitzaldi honetara joan nahi baduzu, ahalegindu puntuala izaten eta orduan egoten.

Helmuga

Helmuga irteerako leku bera da, hau da, Matxin plaza.

Nola heldu

  • Bizkaibusean (Bilbotik): A3518 linea (Bilbao-Mungia-Bakio) eta A3527 (Bilbao-Mungia-Bermeo) orduro. Udaletxeko geltokia.
  • Autoa: aparkalekuetara heltzeko argibideak begiratu beheko mapan.

Ibilbideak eta distantziak

Honako 3 ibilbide desberdinak egongo dira aukeran:
  • Open horia: 3300 m.
Ibilbide hau aproposa da umeentzat, ume-karroetarako, eta eurekin batera joango direnentzat; baita orientazio kontuetan ohiturarik ez dutenentzat eta astiro eta lasai joan nahi dutenentzat ere.
  • Open laranja: 3900 m.
Ibilbide laranja aproposa da orientazio kontuetan ohitura apur bat daukatenentzat. Zailtasun teknikoa eta fisikoa ertaina da.
  • Open gorria: 4700 m.
Open gorria orientazioan murgilduta daudenentzat da egokia. Zailtasun tekniko eta fisiko handiagokoa da.

Beti bezala, distantziak marra zuzenen arabera neurtuta daude; beraz, open laranjan 5 km-ra arte luzatu daiteke ibilbidea, eta gorrian, berriz, 6 - 6,5 km-ra arte, bakoitzak aukeratzen dituen norabideen arabera..

Kategoriak

  • Open Horia
  • Open Laranja: Emakumezkoa
  • Open Laranja: Gizonezkoa
  • Open Gorria: Emakumezkoa
  • Open Gorria: Gizonezkoa

Materiala

Partehartzeko iparorratza beharko duzu (dena den, herri barnean izango denez, ez da derrigorrezkoa) eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago.

Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident); parte-hartzaileek pintzak alokatuko dituzte (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).

Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.

Hornikuntza personala

Paseo bat emateko arropa erosoa edo, korrika joan nahi izanez gero, arropa teknikoa. Euri-eguna bada, komenigarria da aldatzeko erropa eramatea.

Prezioak

  • 7 euro (5 euro COBi bazkideentzat). Adingabekoak: 2 euro deskontu moduan
  • Kirol Asegurua: 2 euro
  • SPORTident Alokairua: 2 euro. Adingabekoak: Euro 1 deskontu moduan
  • In situ Izen-emateak: EZIN izango da

Kirol asegurua

Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data).

Izen emateak eta epeak

Runediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
  • Runediako inskripzio talde batek ez dauka erlaziorik proban egiten diren taldetxoekin. Bakarrik hainbat pertsonen inskripzioa eta ordainketa batera egiteko pentsatua dago.
  • Runedian izena ematen duen partehartzaile bakoitzak osagarri guztiak banaka hartu beharko ditu (pintza bat, kirol aseguru bat...). Ezin da egongo parte hartzailerik pintzarik gabe
  • Parte hartzaile batek lagun bat badarama (normalean umeak; lagun bakarra pertsonako), bere kabuz izena eman gabe, lagun honek ezin izango du beste osagarririk eskatu (ez mapa, ez pintza, ezta kirol asegurua). Guztirako, proban parte hartzen ez duen laguntzailea izango da.
  • Bakarrik izena ematen duten pertsonek daukate eskubidea maparako, pintzarako, asegururako eta amaierako janari eta edarirako.

COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira, beraiek horrela nahi badute, eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (segurua, txipa edo beste "extra"ren bat aukeratuz gero, plataformatik ordaiduko zaie). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.

Irailak 18a arte, azteazkena, 23:59ra arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da.

Inscripciones / Izen-Ematea

Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: 



Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue: 


ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Antolatzailea

www.cobidea.com


Kolaboratzaileak

https://www.google.es/maps/place/Pasteleria+Geroko+Sociedad+Limitada/@43.27064,-2.92694,17z/data=%213m1%214b1%214m2%213m1%211s0xd4e4fc2d1b48273:0x1ec0a5a5258d3354