6. proba. Ilso Mendia. Zalla



                                                                   En castellano











Sarrera





2019ko maiatzaren 3an, igandea, Zallako Ilso mendian Jesús de la Fuente Zirkuitu Herrikoiko 6. Proba egingo dugu. Zonaldea honetan jadanik hainbat proba egin ditugu, hala ere, oraingo honetan Enkarterriko mendi honetako goikaldea erabiliko dugu. Proba hau Eskola kiroleko orientazio ligarako baliogarria izango da.


Jarraitu baino lehen, portaera arau basikoak irakurri eta ulertu. Oso garrantzitsua da hau egitea, batez ere jadanik kirola ezagutzen duzuenentzat, zuen kirol lorpenak arau hauen gainetik ez jartzeko.

Informazio guztia irakurri ondoren oraindik zalantzak badauzkazu, idatzi cobidea@gmail.com mail helbideari.

Egitaraua


2019ko Maiatzak 5, domeka

  • 09:30     Konpetizio zentruaren irekiera eta SPORTident jasotzea
  • 09:45     Azalpentxoa
  • 10:00     Lehenengo irteerak 
  • 11:30     Azken irteerak
  • 14:00     Helmugaren itxieran

Proba bukatzean zerbait jateko eta edateko egongo da parte hartzaile guztientzat.

Deskribapena

Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenenan igaro beharko dira. Mapa irteeran emango da. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du.

Parte-hartzaileek SPORTident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuan ordenagailu batera pasatuko dira.

Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela.

Probako eremuan zelai zabalak eta baso garbiak edo sasi gutxiekin aurkituko dituzue. Bidezidor eta pista asko ere egongo dira. Ikuspen honeko zonaldea da, baina kontutan hartu beharko duzue landarediak zuen ibilera motelduko duela.

Desnibel ertaineko zonaldea da, hala ere zenbait eremuetan aldapa gogorrak ere badaude. Orokorrean lasterketan korrika erraz egiteko aukera asko izango dituzue.

Ibilbidearen aukeraketa, maila fisikoa eta kontzentrazioa ezinbesteakoak izango dira.



Hauek dira probaren ezaugarriak:
  • Kronometrajea: SPORTident
  • Mapa: orientazio mapa, ISOM 2017 araudia jarraituz
  • Egileak: Angel Ruiz eta Ianko Intxaurrandieta (2019ko martxoan berrikusita)
  • Ibilbidea: Gaizka Intxaurrandieta
  • Eskala: 1:7.500
  • Urrunkidetasuna: 5 metro.
  • Azalera: 3 km2



Ohar Garrantzisuak


  • Gogoratu beharrezkoa dela edozein kasutan helmugatik eta SPORTident ordenadoretik igarotzea, antolakuntzak jakin dezan.
  • Lasterketa inguruan babestutako zenbait jabetza pribatuak daude eta guztiz DEBEKATUTA dago haietan sartzea. Mapan berdez daude marraztuta.
  • Aurkitzen dituzuen animaliak errespetatu (zaldiak, ahuntzak…)
  • Kontutan hartu negua oso motza izan denez aurten landaredia haziagoa egon daitekela
  • Ibilbide horian berritasuna: umeak laguntzarik gabe proba bete dezaten, bidegurutze batean okerreko bidea hartzen badute, aurpegi triste bat topatuko dute. Hau topatzen badute, aurreko bidegurutzera berriz bueltatuko beharko dira bide zuzena hartzeko.
  • Arropa eta motxilak gordetzeko aukera egongo da.
  • Eskatzen dizuegu ingurunea errespetatzea eta mendi polit honetako elementuak ez zapuztea, beti bezala, antolakuntzaren arauak errespetatuz.

Distantziak eta Desnibelak


3 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia totalera egokituta. Oraingoan honela deituko dira:

  • Open horia: 12 baliza. 2,6 km. +95m.

Umeentzat, hasiberrientzat edo orientazioa lasai hartzen dutenentzat. Denborarik onena (zenbatetsi): 20 min.

    • Open laranja: 18 baliza. 4,2 km. +170m.

                Jadanik orientazioan aritu direnentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina. 

Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan. Denborarik onena (zenbatetsi): 40 min.


  • Open gorria: 21 baliza. 5,8 km.+260m.

                       Orientazioan esperientzia handia dutenentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko altua. 

                     Aurten gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan. Denborarik onena (zenbatetsi): 45 min.



Kategoriak

  • Open Horia
  • Open Laranja: Emakumezkoa
  • Open Laranja: Gizonezkoa
  • Open Gorria: Emakumezkoa
  • Open Gorria: Gizonezkoa
  • Eskola Kirola – Txikiak
  • Eskola Kirola - Nagusiak

    

Materiala

  • Arropa erosoa oinez joateko edo korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri.
  • Mendian korrika egiteko zapatillak.
  • Galtzerdiak edo polainak: oso gomendagarria da hanka osoa estaltzea. Arlo batzuek sasi asko dituzte.

Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta SPORTident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago. Kopurua mugatua da.

Kronometraje sistema elektronikoa da (SPORTident). Parte-hartzaileek pintzak alokatzeko aukera izango dute (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).

Irteerak

Irteerak 10:00etatik 11:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan hasieratik egotea. Hurbildu zaitez irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Irteeran bertan parte hartzaileak tarteka jarriko dira.
Irteera lehiaketa zentroaren eta aparkalekuaren ondoan izango da.

Hau egin beharko duzu bertara iristean zure egoeraren arabera: 
  • Izena eman dut eta txiparen alokairua eskatu dut: 
  1. Zure txipa jaso (NAN utzi beharko da maileguan) 
  2. Irteerara joan 
  3. IRTEERA 
  • Izena eman dut eta nire txipa daukat 
  1. Irteerara joan zuzenean 
  2. IRTEERA 


Helmuga
Konpetizio zentrua, irteera eta helmuga Ilso Mendiko aerodromo zaharrean egongo dira. 


Helmuga pikatu hostean, SPORTident pintza deskargatu beharko duzue ordenadorean. Ticket bat jasoko duzue et bertan ibilbideko zuen denborak izango dituzue. Ondoren, hornidura postutik pasa zaitezkete indarberritzeko. Gogoratu zaborra dagokion poltsetan birziklatzea.


Nola heldu

Konpetizio zentrua Ilso mendiko aerodromo zaharrean egongo da. Oraingo honetan bakarrik zuen ibilgailuan iritsi ahal zaitezkete. Saiatu ahalik eta ibilgailu gutxien mendira igotzen.

Konpetizio zentrura iristeko Zallako Sollano auzora joan beharko zarete. Bertatik Cespa Conten-eko bide hartu beharko duzue. 4,7km-ko asfaltu pistaren hostean, legar pista hartuko duzue. 1,8 km-tara aparkalekua egongo da. Zallako errotondatik markatuta egongo da.

Legar pista probako maparen barruan egongo da; beraz, kontuz ibili, parte hatzaileak topatuko dituzuelako. Zirkulazioa errazteko eskatzen dizuegu goizeko 11:00-k baino lehenago igotzea eta 11:00-k baino lehen ez jaistea. Pista zabala da, baina ezin da bi noranzkoetan ibili.



Ilso Mendia (Zalla). Leku interesgarriak




Izen-emateak

    Runediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
    • Parte-hartzaileen muga: 300 lagun
    • Runediako inskripzio talde batek ez dauka erlaziorik proban egiten diren taldetxoekin. Bakarrik hainbat pertsonen inskripzioa eta ordainketa batera egiteko pentsatua dago.
    • Runedian izena ematen duen partehartzaile bakoitzak osagarri guztiak banaka hartu beharko ditu (pintza bat, kirol aseguru bat...). Ezin da egongo parte hartzailerik pintzarik gabe
    • Parte hartzaile batek lagun bat badarama (normalean umeak; lagun bakarra pertsonako), bere kabuz izena eman gabe, lagun honek ezin izango du beste osagarririk eskatu (ez mapa, ez pintza, ezta kirol asegurua). Guztirako, proban parte hartzen ez duen laguntzailea izango da.
    • Bakarrik izena ematen duten pertsonek daukate eskubidea maparako, pintzarako, asegururako eta amaierako janari eta edarirako.

    Prezioak

    • 7 euro (5 euro COBi bazkideentzat). Adingabekoak: 2 euro deskontu moduan
    • Kirol Asegurua: 2 euro
    • SPORTident Alokairua: 2 euro. Adingabekoak: Euro 1 deskontu moduan
    • In situ Izen-emateak: EZIN izango da
    • Eskola Kirola: 3 euro  (izen-ematea derrigorrezkoa)


    Kirol Asegurua

    Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)

    Izen-emateak eta Ordainketa

    Aurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira baita ere. Proban izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero. 


    COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira, beraiek horrela nahi badute, eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez. Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa. 

    Epea: Maiatzaren 1a, asteazkena, 23:59ak arte. Ez dira onartuko in situ izen-emateak.



    Inscripciones / Izen-Ematea

    Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: 



    Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue: 



    ANIMATU ETA PARTE HARTU!
    Antolatzailea


    Club de Orientación Bidea


    Laguntzaileak

    http://www.zalla.eus/servicios/deporte
    http://herrikirolzirkuitua.zalla.eus/


    www.deia.eus


    https://bmf-fvm.org/deporte-escolar/

    http://web.bizkaia.eus/