Sarrera2019ko apirilaren 7an Bidea Orientazio Taldeak (COBi) Jesús de la Fuente Zirkuitu Herrikoiaren 5. Proba antolatuko du. Bilboko alde zaharretik igaroko da.Aurtengo zirkuituan, lehenengo aldiz, Sportident sistema ez dugu erabiliko eta betiko metodoa erabili beharko da: kontrol txartela eta boligrafoa. Aurreko Bilboko Hiri Probetan parte hartu duzuenok proba honen dinamika ezagutzen duzue. Aurtengoan, argazkiak bilatu beharrean, testu zatiak bilatu beharko dituzue Bilboko Udalak Alde zaharretan jarritako kartel eta plaketan. Bilboko historia ezagutzera eman nahi dugu kirola praktikatzen duzuen eta ondo pasatzen duzuen bitartean! Zuen ibilbidea aukeratu eta parte hartu! Bukaeran oparien zozketa egingo dugu, parte hartzaile guztien artean. Masaia eta Kayak txartelak irabazi ahal izango dituzue Centro de Osteopatía y Acupuntura Jon Castresana eta Bilbobentura-ri esker. Irteera eta helmuga leku berean izango da, Atxuriko kiroldegiaren ondoan dagoen kirol zelaian; Enkarnazio parkearen azpikaldean. Metro geltokitik 7 minututara, eta autobus eta tranbiatik 2 minututara dago. Irteeran gauzak uzteko lekua egongo da. Egitaraua 2019ko Apirilaren 7a, Igandea
Deskribapena
Boligrafoa derrigorrezkoa izango da, puntuak txartelean markatzeko. Antolakuntzak boli bana oparituko dizue. Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela. Hauek dira ezaugarri nagusiak:
Proba zertan datzaPuntu bakoitzean plaka bat bilatu beharko da, testua irakurri eta maparen atzealdean azaltzen diren gako-hitzen artean plakarena bilatu. Hitzak pertsonai berezien izenak, tokiak edo gertakizunak izan daitezke. Hauek gaztelerazko testuan, euskarazko testuan edo bietan azalduko dira, plakak elebidunak bait dira. Zeinbait kasutan biak irakurri beharko dira. Bilatu beharko den plaka baten adibidea Irteeran mapa emango da. Atzealdean gako-hitzak azalduko dira eta bat soberan egongo da. Gainera kontrol txartela izango den kartulina bat jasoko duzue. Bertan gako-hitz bakoitzeko hizkia idatzi beharko duzue. Proba bukatzean, helmugan eman beharko duzue.
Parte hartzaile batek bete duen kontrol txartelaren adibidea. Helmugan horrela bueltatu beharko duzue. Ez da egongo kontrolen deskribapena. Plaka guztiak 2,5m-tara egongo dira eta guztiak antzekoak dira, beraz, erraza izango da bilatzea. Parte hartzaileek helmugan bueltatu beharko dituzte kontrol txartelak. Ohar Garrantzisuak
Distantziak eta Desnibela
Bilboko Alde Zaharra ezagutu nahi duten familientzat
Jadanik orientazioan aritu direnentzat. Horia baino luzeagoa eta baliza gehigorekin. Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan.
Ibilbide luzeena eta baliza gehiago bisitatzeko. Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan. Proba hirian zehar denez ez dago zailtasun handirik. Hori bai, gogoratu goiko distantziak lerro zuzenean neurtu direla; beraz, %30 inguru gehiago beharko dituzue proba betetzeko, kaleetan zehar ezin izango duzuelako zuzenean joan.Materiala
Irteerak 10:00etatik 12:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan hasieratik egotea. Hurbildu zaitez irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Irteeran bertan parte hartzaileak tarteka jarriko dira. Hau egin beharko duzu bertara iristean:
HelmugaIrteeraren ondoan egongo da, Atxuriko kiroldegi ondoko kirol zelaian, Enkarnazio parkearen azpialdean. Sailkapenak gure webgunean jarriko dira egun batzuen ostean. Nola heldu
Runediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
Prezioak
Kirol AseguruaMendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, bi abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data) Izen-ematea eta ordainketaAurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira baita ere. Proban izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero. COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira, beraiek horrela nahi badute, eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez. Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa. Epea: Apirilaren 3a, Asteazkena, 23:59ak arte Inscripciones / Izen-EmateaMugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue: ANIMATU ETA PARTE HARTU! |