Adi! open gorria hain erraza ez izateko, baliza guztiak mapan egongo dira baina haien arteko magenta marrarik gabe. Beraz, kontrolen deskribapenean begiratu beharko duzue zein den hurrengo baliza eta hura mapan bilatu. Lehenengo eta azkenengo balizen arteko marrak beti bezala azalduko dira irteera errazteko. Gogoratu, balizak ordenean pikatu beharko dira, begiratu balizen ordena kontrolen deskribanenean. Sarrera2019ko Martxoak 10ean, domeka, COBik Jesús de la Fuente VI. Zirkuitu Herrikoiaren 4. proba antolatuko du, Bilboko doña Casilda parke dotorean, hain zuzen. Tximeletak etz guzti izango dituzue ibilbideetan. Aurrera joan baino lehen, irakurri arretaz eta ondo ulertu kirol honetako oinarrizko arauak. Bereziki interesgarria ohiko partehartzaileentzat, kirol marka on bat baino garrantzisuagoak diren gauzak ez ahazteko. Egitaraua2019ko Martxoak 10a, igandea
Proba bukatzean zerbait jateko eta edateko egongo da parte hartzaile guztientzat. Deskribapena Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenenan igaro beharko dira. Mapa irteeran emango da. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du. Parte-hartzaileek SPORTident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuan ordenagailu batera pasatuko dira. Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela. Hiri eta parke-proba denez, ez da zailtasun handirik egongo. Horrexegatik garrantzitsuena puntu batetik besterako bide hobea bilatzea izango da. Hauek dira beste ezaugarriak:
Ohar Garrantzisuak
Ibilbideak eta Distantziak3 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia totalera egokituta. Oraingoan honela deituko dira:
Ibilbide irisgarria Umeentzat, hasiberrientzat edo orientazioa lasai hartzen dutenentzat.
Jadanik orientazioan aritu direnentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina. Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan
Aurten gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan. UPV / EHU praktikarako derrigorrezkoa. Proba hirianeta parkean zehar denez ez dago zailtasun handirik. Hori bai, gogoratu goiko distantziak lerro zuzenean neurtu direla; beraz, 10% inguru gehiago beharko dituzue proba betetzeko, kaleetan zehar ezin izango duzuelako zuzenean joan. Materiala
Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago. Kopurua mugatua da. Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident). Parte-hartzaileek pintzak alokatzeko aukera izango dute (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro). Irteerak Irteera eta helmuga doña Casilda Parkean izango da, Conde Artetxe zumarkalean, Gregorio de la Revilla aurretik. Irteerak 10:00etatik 12:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan hasieratik egotea. Hurbildu zaitez irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Irteeran bertan parte hartzaileak tarteka jarriko dira. Hau egin beharko duzu bertara iristean zure egoeraren arabera:
Irteera eta helmuga doña Casilda Parkean izango da, Conde Artetxe zumarkalean, Gregorio de la Revilla aurretik. Helmugatik pasa ondoren SPORTIdent txipa deskargatu behar duzue. Orduan ticket bat hartuko zuzue zuen emaitzekin (partzialak eta orokorrean). Zuzeneko Emaitzak: https://liveresultat.orientering.se/followfull.php?comp=14984&lang=es Runediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
Prezioak
Kirol AseguruaMendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data) Izen-emateak eta OrdainketaAurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira baita ere. Proban izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero. COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira, beraiek horrela nahi badute, eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez. Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa. Epea: martxoaren 6a, asteazkena, 23:59ak arte. Inscripciones / Izen-EmateaMugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue: ANIMATU ETA PARTE HARTU! IkastaroaProba aste barruan, zehazteko egunean, COBik orientazio kirolaren hastapen ikastaroa emango du. Horrela, hiriko eta inguruko pertsonek kirol hau ezagutzeko aukera izango dute. Naturaz gozatzeko beste modu bat ezagutu nahi baduzue hauxe da zuen aukera. Ikastaroa gazteleraz egingo da.
|