SarreraMarxoak 25ean, igandea, Jesus de la Fuente Orientazio Zirkuitu herrikoiaz jarraituko dugu. Kasu honetan Arrigorriagako Montefuerte mapa berreskuratuko dugu. Estreineko mapa hainbat eta hainbat orientazaleentzat, ikuspegi berri batetik. Egutegia
Domeka 25
DeskribapenaProba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenenan igaro beharko dira. Mapa irteeran emango da. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du. Parte-hartzaileek Sportident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuan ordenagailu batera pasatuko dira. Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela Ohar Garrantzisuak
Mapa
Mapan zehar gune benetan politatengatik pasa ahal izango duzue: landak, baso garbiak, aisialdirako guneak... abiadura haundiko lasterketa egiteko aproposak. Arrapalak bigunak dira. Ollargan-Montefuerte aisialdi gunea baino askoz gehiago da. Hiri-inguruko parke zabala eta dotorea, Malmasin mendiaren inguruan zabaltzen dela.
Eskola kirolan hauek dira ibilbideak eta distanziak:
Unibertsitateko ikasleek Open Gorrian parte hartu behar dute derrigorrez. Gainera, UPV / EHU txartela erakutsi eta han izango dugun orrian sinatu beharrezkoa izango da baita ere beraientzat.
Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident). Parte-hartzaileek pintzak alokatzeko aukera izango dute (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro). Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.
HelmugaHelmugatik pasa ondoren:
14:00 pasa eta gero balizak jasotzen hasiko gara. Itzuli zuzenean helmugara. Emaitzak zuzenean: http://liveresultat.orientering.se/followfull.php?comp=13422&lang=es
(Beste kasuetan runediaren bidez)
Prezioak
Bazkide saldoa erabili nahi baduzu izen ematea ordaintzeko, formularioaren "Codigo de descuento" kutxatxo honetan "saldo" (minuskuletan eta komillatxorik gabe) idatzi behar duzu.
Kirol Asegurua Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data) Izen ematea eta ordainketa COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (salbuezpenak; pintza alokairua edota eguneko asegurua). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa. Martxoaren 21a arte, asteazkena, 23:59ak arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da, baina dena dela, lasterketa egunean bertan ere eman ahal izango duzue izena 2 euroko errekarguarekin. Horrela eginez gero, ez dago ziurtatuta mapak egotea aurrez izena eman ez dutenentzat. . Inscripciones OPEN Izen-EmateaMugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: ANIMATU ETA PARTE HARTU!!! |