2. Proba. Artaza Parkea



                                                                   En castellano












Sarrera




Abenduaren 3an, igandea, Jesus de la Fuente Orientazio Zirkuitu herrikoiak jarraituko dugu, egutegiko proba dibertigarrienetako batekin. Leioako Artaza parkean izango da eta kiribilak, tximeletak eta beste sorpresaren bat topatuko dituzue bertan. .


Ordutegia

Abenduak 3, Igandea
    • 9:30       Parte hartzaileen harrera eta SportIdent jasotzea
    • 9:45       Azalpentxoa
    • 10:00     Lehen Irteerak 
    • 11:30     Azken Irteerak 
    • 13:15     Oparien Zozketa

    Kamisetak


    Askok Bilbao City Race proban parte hartzeko aukera ez duzuenez izan eta kamisetak oso harrera ona izan dutenez, erabaki dugu proba honetan kamiseta erosteko aukera ematea, 8€tan. Izena ematerakoan formularioan zuen neurria jarri dezakezue eta Artazako proba honetan jaso dezakezue. Kamisetak bukatu arte izango duzue aukera.


    Deskribapena

    Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenenan igaro beharko dira. Mapa irteeran emango da. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du.

    Parte-hartzaileek Sportident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuan ordenagailu batera pasatuko dira. Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela

    Ohar Garrantzisuak

    • Gogoratu beharrezkoa dela edozein kasutan helmugatik eta Sportident ordenadoretik igarotzea, antolakuntzak jakin dezan. 

    Ibilbideak eta Distanziak

    3 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia totalera egokituta. Oraingoan honela deituko dira:
    • Open horia2,2 km (zuzenean)

    Umeentzat, haur-kotxeentzat, hasiberrientzat edo orientazioa lasai hartzen dutenentzat. 


    Open laranja: 3,5 km (zuzenean)

    Jadanik orientazioan aritu direnentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina.
    Aurten gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan
    • Open gorria:  4,2 km (zuzenean)
    Orientazioan esperientzia handia dutenentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko altua.
    Artazako mapa txikia eta erraza denez, zailtasun extra bat egongo da ibilbide honetan. Horrexegatik, bakarrik orientazioan trebatuak direnentzat edo beste formatu berriak nahi dituztenentzat gomendatzen dugu.
    Ez dizuegu gehiago kontatuko, irteera arte ez dizuegu esango
    Aurten gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan.

    Eskola kirolan hauek dira ibilbideak eta distanziak:

      Txikiak2,2 km (zuzenean)

    • Nagusiak3,5 km (zuzenean)

    Materiala

    Arropa erosoa oinez joateko edo korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri.

    Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident). Parte-hartzaileek pintzak alokatzeko aukera izango dute (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro). 

    Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.

    Irteerak

    Lasterketa zentrua eta helmuga Artazako biribilgunetik gertu egongo da. Bertara iristeko metroa hartu dezakezue eta Gobela geltokian jeitsi. Kotxez bazatozte, saiatu Gobelaurre kalean tokia bilatzen.

    Irteerak 10:00etatik 11:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan 10:00etan egotea. Hurbildu zaitez inskripzio gunera irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk aukeratzen duzu goiz jaiki edo ez.


    Helmuga

    Jateko eta edateko zerbait egongo da parte-hartzaile guztientzako. Bertan opariak zozketatuko dira ordutegian azaltzen den bezala.

    Nola Heldu


    Parque Artaza Parkea





    Izen-ematea

      Prezioak
      • 7 euro (5 euro COBi bazkideentzat)
      • Kirol Asegurua: 2 euros
      • Sport Ident pintzaren alokairua: 2 euro
      • In situ Izen-emateak: 2 euro gehiago eta ezin dugu ziurtatu mapak egotea ala ez
      • Mendieskola Kirola: 3 euro (derrigorrezkoa aurretik izena ematea)
      Kirol Asegurua

      Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)

      Izen ematea eta ordainketa

      Aurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira. Frogan izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero.

      COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (salbuezpenak; pintza alokairua edota eguneko asegurua). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.

      Azaroaen 30ra arte, osteguna, 23:59ak arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da, baina dena dela, lasterketa egunean bertan ere eman ahal izango duzue izena 2 euroko errekarguarekin. Horrela eginez gero, ez dago ziurtatuta mapak egotea aurrez izena eman ez dutenentzat. .

      Inscripciones OPEN Izen-Ematea




       Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: 


      Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue: 

      ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

      Colaboradores y Patrocinadores

      http://www.gaizkaballesteros.com/


      http://www.nonstopaventura.com/


      http://web.bizkaia.eus/



      http://www.deia.com/