Galdera-erantzunak
Bidea Orientazio Klubak (COBI) eta Sopelako Udalak, Irailak 26, zapatua, eta Sopela Koste Fest 2015-ean barruan, orientazio proba herrikoia antolatuko dute. Proba, herri inguruan ospatuko da mapa berri berrian, partehartzaileen trebetasuna ezgutzeko. Proba herrikoia izango da eta ez da lehenengoentzako saririk egongo. Bere xedea Orientazioa kirola jakinaraztea da. Hala eta guztiz ere, beharrezko mapak inprimatzeko, orrialde honetako formularioan izendatzea eskertuko dugu. Partehartzaileek, bakarka edo taldeka hasiko dira proba eta irteeran emandako mapa batean markatuta dauden puntuetatik pasatu beharko dira, haiek aukeratuko duten bidetik. Guztietatik pasatu ondoren helmugara itzuliko dira frogari amaiera emanez. Mapan agertzen diren puntuetatik pasatu direla ziurtatzeko, orientatzaile bakoitzak txartel bat eramango du (irteeran emandakoa) non balizetan dauden pinza batzuekin markatu beharko duen. Derrigorrezkoa da helmugatik pasatzea, nahiz eta ibilbide osoa ez burutu, antolakuntzak kirolari guztiak egoera onean daudela ziurtatzeko. Kontuz!!! Erdiko ibilbidean eta baita luzean ere, bitan gurutzatu behar dutelako Sabino Arana kalea. Horretarako, mapan, gurutzatzeko bi leku argi azalduko dira. Bi leku horietan izan ezik, kalea magenta koloreko x batzuekin markatuta egongo da. Horrek esan nahi du hortik ezin dela gurutzatu. Beraz, derrigorrezkoak diren zebrabidetik pasatuko ez dueña deskalifikatuta geratuko da. Proban zehar trafikoa irekita egongo da, beraz, orientatzaileen ardura da arauak betetzea. Antolakuntzak, derrigorrezkoak diren zebrabideetan, pertsonak jarriko ditu kirolariak laguntzeko, baina inoiz ez trafikoa gelditzeko. Irteerak eta helmuga Irteera eta helmuga Sopelako Udaletxeko enparantzan egongo dira. “Irteerak 10:00-etatik 14:30-etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan 10:00-etan egotea. Hurbildu zaitez inskripzio gunera irteera hartu nahi duzun minutu batzuk banio lehen.”
Nola heldu
Sopelako UdalaAyuntamiento de Sopelana Centralita
Ibilbideak Hiru ibilbide egongo dira:
Mapa Mapako eskala 1:10000koa izango da. Bertan, aurkitzen diren elementu guztiak kartografiatuta daude ISSOM 2007 arautegia errespetatuz. Zuhaizkaz osatutako eraikuntzen hesiak ez dira margotuta egongo, mapan ez korapilatzeko. Lorategi osoa laranjaz margotuta egongo dira. Materiala Partehartze handiagoa bultzatzeko,orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dutenentzat irteeran. Fidantza bezala NAN-a utzi beharra dago. Paseo bat emateko arropa erosoa edo arropa teknikoa korrika joatekotan. Prezioak
Pre-inskripzioa egitea eskatzen dizuegu mapa izango duzuela ziurtatzeko, aurretik eskatu behar ditugu eta. Horregatik, lehentasuna dute pre-inskripzioa egindako pertsonek. EZ DUGU MAPARIK ZIURTATZEN PRE-INSKRIPZIOA EZ BADUZUE EGITEN. Kirol asegurua Izen-emateak eta epeak Irailaren 26ko 23:59ak arte apunta zaitezkete behean aurkituko duzuen formularioan. Probaren egunean apunta zaitezkete, baina ez dugu ziurtatzen maparik egongo direla. Sopela Kosta Fest 2015Sopela Kosta Fest 2015 |