Orientazio Froga Herrikoa Mungian (Mugikortasun Astea)
AZKEN BARRIAK
EZ AHAZTU ZUEN TXIPAK DESKARGATZEA AMAIERA OSTEAN!! ********************************************************************************************************************************** SarreraIrailaren 19an, igandean, Mugikortasunaren Europako asteko ekintzen barne, orientazio froga bat egingo da Mungiako kaleetan zehar. Froga hiru ibildeidetatik bat egitean datza (open horia, laranja edo gorria). Mapan agertzen diren puntuetatik pasatu direla ziurtatzeko, parte-hartzaile bakoitzak markatu egin beharko ditu Sport Ident sistema daukan pintza elektronikoarekin balizetan dauden estazioak. Helmugara heldutakoan estazio berezi batean deskargatu beharko du pintza. KONTUZ!!! Herri-ibilbidea denez trafikodun kaleak zeharkatuko dira. Errespeta itzazu trafiko arauak eta zeharkatu kaleak oinezkoen pasabidetatik. Parte-hartzaileak goizeko 09:30-etatik aurrera jasoko ditugu irteera orduak antolatzeko. Lehenengo irteera 10:00-etan izango da. Ordu horretatik aurrera ibilbide bakoitzeko parte-hartzaileen irteerak egiten hasiko dira, batetik bestera, denbora tarteak utzita. Horrela, azkenengo parte-hartzailea irten arte. Gogoratu era mailakatuan irteten dela, minutu bateko edo pare bateko tartea utzita, pilaketak saihesteko eta euren kontrola handiagoa izan dadin. Helmuga 13:30etan itxiko dugu eta ordu horretarako bueltan egon behar da nahiz eta ibilbide guztia ez burutu. Irteerak 10:00etatik 11:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan 10:00etan egotea. Hurbildu zaitez inskripzio gunera irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk aukeratzen duzu goiz jaiki edo ez. Goizeko 09:45 inguruan hitzaldi laburra izango dugu orientazio oinarriak adierazteko. Hitzaldi honetara joan nahi baduzu, ahalegindu puntuala izaten eta orduan egoten. Helmuga irteerako leku bera da, hau da, Matxin plaza. COVID protokoloaCOVID prebentzio araudia betetzeko, ekainaren 24ko 13/2021 Errege Lege Dekretuari jarraituz, musukua ez da beharrezkoa pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantentzen den bitartean. Hala ere, musukua nahitaezkoa izaten jarraituko du irteera eta helmugako eremuetan. Antolakuntzak gel hidroalkoholikoa jarriko du eskuetarako desinfekzio egokia egiteko, eta parte hartzaile guztien tenperatura irteeran hartuko da. 37,5º-ko tenperatura gainditzen dutenek ezin izango dute frogan parte hartu. Nola heldu
Mungia 2016 Ibilbideak eta distantziak*berria*Honako 3 ibilbide desberdinak egongo dira aukeran:
Ibilbide laranja aproposa da orientazio kontuetan ohitura apur bat daukatenentzat. Zailtasun teknikoa eta fisikoa ertaina da.
Open gorria orientazioan murgilduta daudenentzat da egokia. Zailtasun tekniko eta fisiko handiagokoa da. Kategoriak
MaterialaPartehartzeko iparorratza beharko duzu (dena den, herri barnean izango denez, ez da derrigorrezkoa) eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago. Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident); parte-hartzaileek pintzak alokatuko dituzte (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro). Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue. Hornikuntza personalaPaseo bat emateko arropa erosoa edo, korrika joan nahi izanez gero, arropa teknikoa. Euri-eguna bada, komenigarria da aldatzeko erropa eramatea. PrezioakMendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data). Izen emateak eta epeakRunediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira, beraiek horrela nahi badute, eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (segurua, txipa edo beste "extra"ren bat aukeratuz gero, plataformatik ordaiduko zaie). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa. Irailak 15a arte, azteazkena, 23:59ra arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da. Inscripciones / Izen-EmateaMugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue: ANIMATU ETA PARTE HARTU! |