1ª prueba. IX Urbana de Bilbao

IX. HIRI ORIENTAZIO PROBA 

“SPACE INVADERS 2022”

IX PRUEBA URBANA DE ORIENTACIÓN


                                                                


Egitaraua

Abenduak 11, Domeka
  • 09:30     Konpetizio zentruaren irekiera
  • 09:45     Azalpentxoa
  • 10:00     Lehen Irteerak 
  • 12:00     Azken Irteerak
  • 14:00     Helmugaren ixtea


Space Invaders Toshihiro Nishikadok diseinatu eta 1978an merkaturatutako arcade bideojokoa da. Hasiera batean Japonian fabrikatu eta saldu zuten, ondoren AEBn lizentziaduna izateko. Space Invaders lehen shoot 'em up jokoetako bat da, eta historiako bideojokorik garrantzitsuenetako bat da. Laser kanoi batekin estralurtarren olatuak ezabatzea eta ahalik eta puntu gehien lortzea du helburu. Jokoaren diseinua egiteko, Nishikadok Breakout, Munduen gerra eta Star Wars izan zituen inspirazio iturri. Gaur egun joko sinplea den arren, bideojoko modernoen aitzindarietako bat izan zen, eta sektoreko industria hedatzen lagundu zuen, berrikuntza hutsetik industria global batera.


Bestalde, 1999an Parisko kaleetan esku hartzen hasi zen hiriko artista batena da ezizena, Invader. Horretarako, pixel moduko mosaikoak jarri zituen, 80ko hamarkadako bideojokoetako pertsonaiak irudikatuz. Bere lanak Space Invader bideojokoan oinarritzen dira (hortik datorkio izena), baita beste bideojoko batzuetan ere, hala nola Bubble Bobble, Pac-man (komekokoak), Mario Bros... "Invader" arauetako bat bere nortasuna ez jakinaraztea da eta bere esku-hartzeak egiteko baimenik ez eskatzea. Gaur egun, 80 hiritan dago bere obra, eta guztira 4066 inbaditzaile ditu, bost kontinenteetan banatuta. Horiek apurka-apurka planeta bereganatzen ari dira.


https://imgproxy.geocaching.com/0a112857efbcf6847f662b8c588b8d103a555635?url=http%3A%2F%2Fnodebox.net%2Fnode%2Fdocumentation%2Fconcepts%2Fsubnetworks-space-invaders.png



"Space Invaders" hauek Bilbo ere inbaditu dute. 2008ko urtarrilaren 25ean, "Invader" artista frantziarra Bilbao Arte fundazioak gonbidatu zuen, Alba Lucía Romerok komisariatutako "Percepción (s) tencible" erakusketan parte hartzeko. Aste batzuk lehenago, 2007ko Gabon Gauean eta Gabon Zaharrean, hiria lo zegoela aprobetxatuz, "Invader" -ek Bilbo inbaditu zuen. Hirian zehar 40 mosaiko jarri zituen. Mosaikoek ingurunea indartu nahi zuten, normalean oharkabean pasatzen diren hiriaren xehetasunei erreparatzea proposatzen duen zirkuitu baten bidez. Hamabost urte geroago, 28 inbaditzailek bakarrik diraute bizirik, haietako asko bandaloen eraginez edo dauden eraikinen bilakaera desberdinagatik galdu baitirelako.


File:Pacman Guggenheim.jpg



Probaren helburua gaur egun oraindik Bilbon irauten duten inbaditzaileak bisitatzea da. Hain zuzen ere, Space Invaders horietako 26 bisitatuko dira ibilbide luzean, duela gutxi jarritako hiriko beste artista batzuen mosaiko batzuekin batera. Bi Space Invaders original egongo dira, proba honetan bisitatuko ez direnak, baina, hala ere, ibilbide luzean (Open Gorrian) markatuta egongo dira, zirkulua beste kolore batean dutela, beste egun batean bisita ditzazuen; izan ere, horietako bat oso urrun dago eta bestea igandean, probaren egunean, itxita egongo den lokal baten barruan dagoelako.

Aukeran 3 ibilbide izango dira*:

OPEN HORIA         3.300 metro         15 kontrolez osatua.
OPEN LARANJA    6.130 metro     23 kontrolez osatua.
OPEN GORRIA    10.810 metro     30 kontrolez osatua.


* Lerro zuzenean neurtutako gutxi gorabeherako distantziak.



ZERTAN DATZA PROBA?

1. Proba SCORE moduan egingo da. Parte-hartzaileek kontrol edo puntu guztietatik igaro beharko dute, egoki deritzoten ordenan.

Puntu bakoitzean baldosinez osatutako mosaiko bat bilatu beharko dute, mosaiko guztiak desberdinak izango direlarik; hauek, gehienbat, Space invaders (martzianoak) izango dira, egilearen imitatzaile diren artisten lan batzuk ere sartuko baitira, INVADER izenekoak. Informazio gehiago www.space-invaders.com.




Garrantzitsua: Bat bera ere ez da berdin-berdina izango, nahiz eta batzuk oso antzekoak izan.

Xehetasun txikiei oso ondo erreparatu behar zaie, Space Invader baten akats batek ibilbidea baliogabetzen baitu.

2. Kontrol-txartela eta mapa

Izena emateko mahaian, irteera hartu baino lehen, kontrol-txartela jaso beharko duzue. Bertan, irteera-ordua idatziko dizuegu, eta, ondoren, Irteerak izeneko gunera joango zarete. Han mapa emango dizuegu.
Mapa honetan ibilbide bakoitzean bisitatu beharreko puntuak agertuko dira.

Maparen atzealdean Space Invaders askoren argazkiak izango dituzue; zuen mapan markatutako puntuetan daudenak bakarrik erregistratu behar dituzue. 

Mapa iragazgaitza da eta ez du tarrat egingo.

Maparen atzealdean 36 irudi agertuko dira, gehienak 2007an instalatutako erakusketako "Space Invaders" izango direnak, baina egile ezezagunek berriki jarri dituzten beste mosaiko batzuk ere agertuko dira. Denak baldosinez osatuta daude (pixel moduko mosaikoak).

Martzianito bakoitzak kontrol-txartelean duen tamainak ez du errealitatearekin zerikusirik, eta txartelean txikiena izan daiteke horman handiena, edo alderantziz.

3. Probaren mekanika

Space Invader bakoitza maparen zirkulu bakoitzaren erdian dago.
Proba honetan, tokian bertan dagokion martzianitoa identifikatu behar da, MAPAREN ATZEKO ARGAZKIEN ARTEAN BILATU BEHARKO DA ETA KONTROL TXARTEL ZURIAN BISITATZEN DEN PUNTUARI DAGOKION KODEA EDO LETRA IDATZI BEHARKO DA.

Adibidez. 1. Space Invaderrera heltzean, bertakoa topatu eta maparen atzeko aldeko argazkien artean bilatuko dugu, eta kontrol-txartelaren Space Invader horrek azpian duen letra edo kodea 1. karratuan idatziko dugu, boligrafoz, eta horrela hurrenez hurren.

Txartelean apuntatzeko, zuen boligrafoa eramatea gomendatzen dizuegu eta, boligraforik ez baduzue, bat utziko dizuegu.
Era berean, euria egitea aurreikusten bada, gomendagarria izan daiteke zorro bat eramatea kontrol-txartela busti ez dadin. Horrela, txartela lehor dagoenean, kartoizko gainazal bustiaren gainean baino hobeto idatziko da, eta tinta ezabatzea saihestuko dugu. Espero dezagun euririk ez egitea.



4. Kontrolen deskribapena, igarotze-leku gomendatuak eta eskailerak

Mapan kontrolen deskribapena agertuko da, eta bertan adieraziko da Space Invader bakoitzaren gutxi gorabeherako altuera zorutik.

Halaber, magenta kolorez agertuko dira zeharkatzeko gomendatutako oinezkoentzako pasabide batzuk, semaforoz araututa ez daudenak; horrek apur bat laburragoa egin dezake itxaronaldia.

                                                Igarotze-ikur gomendatua


Mapan, eskailerak sinplifikatu edo ezabatu egin dira, irakurgarritasuna errazteko.


5. Gogoratu PROBAN PARTE HARTZEAK EZ DUELA PASATZEKO LEHENTASUNIK EMATEN, eta, beraz, indarrean dagoen trafiko araudia bete behar da.


Era berean, IBILBIDEAK mundu guztiarentzat IRISGARRIAK DIRENEZ, litekeena da gurpil-aulkiak edo haurtxo-aulkitxoak dituzten pertsonek parte hartzea proban. Horregatik eskatzen dizuegu, ahal duzuen neurrian, utzi pasatzen.


6. COBiko kideak puntuak bisitatzen direla ziurtatzeko kontrolatzen egongo dira. Horretarako, kontrol-txartela erakusteko eskatuko da. Puntu bakoitza bere lekuan erregistratu beharko da.

7. Ibilbidea amaitu ondoren, parte-hartzaileek betetako kontrol-txartela aurkeztuko dute helmugan, proba egiten emandako denbora kontuan hartzeko eta behar bezala bete den egiaztatzeko. Azken emaitzak, txartel askoren eskuzko egiaztapena denez, cobidea.com webgunean egun batzuk geroago argitaratuko dira.


IZEN-EMATEAK

Izena emateko formularioan, gaur egun Space Invader guztiak dituen ibilbide luzea (Open Gorria), aparteko mapak eskatzeko aukera egongo da. Open Laranja edo Horia ibilbideak egiten dituzuen parte-hartzaileentzat bereziki pentsatuta dago.

Izena ematerakoan egingo da ordainketa, baina mapa hori ibilbidea amaitutakoan izena emateko mahaian emango zaizue, hornidura eta zuen oparia jaso ostean. Ez ahaztu sarien zerrenda egiaztatzea!

ZOZKETA

Izena emateko gunean saridunen zerrenda jarriko da.
Opariak COBik eta gure kolaboratzaileek emango dituzte.

SPACE INVADERS APLIKAZIOA. BERRITASUNA!

Martzianitoak harrapatzeko esperientziaz gozatu nahi baduzue, Space Invaders aplikazio ofiziala doan deskargatzeko aukera duzue. Bere izena flashInvaders da (Play Store-n eskuragarri).




Haurrekin bazoazte edo martzianitoak ehizatu nahi badituzue eta ez bazaizue axola puntu bakoitzean denbora gehiago ematea, esperientzia askoz aberasgarriagoa izango da. Hala ere, probaren egunean denborarik galdu gabe korrika egin nahi baduzue, beste egun batean maparekin itzuli ahalko zarete, eta aplikazioa eskura izango duzue.

App-a oso erraza eta intuitiboa da. Galerian gordetzen dituzuen Space Invader OFIZIAL guztiak erregistratuko ditu, eta bat harrapatzen duzuen bakoitzean jatorrizko bideo-jokoaren soinu tipikoa emango du. App honek INVADER artistak mundu osoan jarri dituen 4.000 inbaditzaile baino gehiago ehizatzeko balioko dizue.

Proban bilatzea proposatuko dizuegun mosaiko guztiak ofizialak ez direnez (hau da, INVADERrek jarritakoak eta app-an harrapatzeko modukoak), benetan ehizatu ahal izango dituzuenetan zentratu zaitezten, horiek argazki-kamera baten ikonoarekin markatuko dira maparen atzeko argazki-txartelean.   



Informazio erabilgarria

Irteera eta helmuga leku berean egongo da, Atxuriko kiroldegi ondoko kirol zelaian, Enkarnazio parkearen azpialdean.

Nola heldu:
  • Garraio publikoa:
    • Bilbobus: Lineak 11, 22, 40, 58, 75, 77, 85
    • Bizkaibus: Lineak 3613, 3621, 3622, 3918, 3928, 3929
    • Euskotran: Atxuriko irteera
    • Metro Bilbao: Zazpi Kaleak (Unamuno Plazako irteera)
    • Euskotren: Zazpi Kaleak (San Nicolás irteera)
  • Kotxez: irteeratik gertu ez dago aparkalekurik. Miribilako aparkalekua (dohakoa) edo Bilbao Arenako aparkalekua (ordaintzekoa) gomendatzen dizkizuegu. Irteeratik 10 minutura daude.



 

Informazio teknikoa

Hauek dira probaren ezaugarriak::
  • Kronometraje: Ohikoa (ordularia)
  • Mapa: orientazio mapa, ISOM 2007 araudia jarraituz
  • Egilea: Josu Ullibarri
  • Maparen data: 2022 
  • Ibilbideak: Ignacio Diego
  • Eskala: laranja eta gorria (1:10000). Horia: 1:4000.
  • Urrunkidetasuna: 5 metro 

Ohar Garrantzisuak
  • Gogoratu beharrezkoa dela edozein kasutan helmugatik igarotzea, antolakuntzak jakin dezan.
  • Proban zehar ez da trafikoa moztuko, beraz zirkulazio arauak errespetatu beharko dira.
  • Arropa gordetzeko aukera egongo da.

Prezioak

  • 7 euro (5 euro COBi). Adingabeak: 2 euro deskontu moduan

  • Kirol Asegurua: 2 euro

  • In situ Izen-emateak: EZIN izango da


Norberaren Kirol Asegurua

Mendi edo orientazio kiroletarako asegururik ez baduzue, FEDO edo mendiko lizentzia kasuko, COBIk eguneko asegurua kontratatzea gomendatzen dizue, 2€ balio du izen emate bakoitzeko. Asegurua baliozkoa izateko, izen-ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira (izena, bi abizenak, NAN zk., eta jaiotze data)..

Izen-emateak eta Ordainketa

Runediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
  • Runediako inskripzio talde batek ez dauka erlaziorik proban egiten diren taldetxoekin. Hainbat pertsonen inskripzioa eta ordainketa batera egiteko bakarrik pentsatuta dago.

  • Runedian izena ematen duen partehartzaile bakoitzak osagarri guztiak banaka hartu beharko ditu (kirol aseguru bat...).

  • Parte hartzaile batek lagun bat badarama (normalean umeak; lagun bakarra pertsonako), bere kabuz izena eman gabe, lagun honek ezin izango du beste osagarririk eskatu (ez mapa, ezta kirol asegurua). Guztirako, proban parte hartzen ez duen laguntzailea izango da.

  • Izena ematen duten pertsonek bakarrik daukate maparako, asegururako eta amaierako janari eta edarirako eskubidea.
  • Zirkuituaren aurreko edizioan parte-hartze gehien izan zuten pertsonen artean egoteagatik oparizko izen-ematea lortu duzuenok, adierazi horrela IX. ediziorako zuen lehen inskripzioan. Horretarako atal bat egongo da formularioan.


COBiko bazkide direnei eta beraien izen-emate kontuan saldoa dutenei ez zaie probako izen-ematea kobratuko plataformaren bidez. Dena den, Runediaren bidez egin beharko dute izen-ematea. 

 

Epea: Abenduaren 6a, Asteartea, 23:59ak arte. Momentu horretatik aurrera izen emate inprimakia itxiko da.


Inscripciones Bilbao Izen-Ematea



Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: 


Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue: 


ANIMATU ETA PARTE HARTU!



Programa

Domingo 11 de diciembre de 2022
  • 09:30     Recepción de participantes
  • 09:45     Breve explicación de la prueba
  • 10:00     Primeras salidas 
  • 12:00     Últimas salidas
  • 14:00     Cierre de meta


Space Invaders es un videojuego de arcade diseñado por Toshihiro Nishikado y lanzado al mercado en 1978. En un principio fue fabricado y vendido en Japón, para posteriormente ser licenciado en USA. Space Invaders es uno de los primeros juegos shoot'em up siendo uno de los videojuegos más importantes de la historia. Su objetivo es eliminar oleadas de alienígenas con un cañón láser y obtener la mayor cantidad de puntos posible. Para el diseño del juego, Nishikado se inspiró en BreakoutLa guerra de los mundos y Star Wars. Aunque es un juego simple para los estándares actuales, fue uno de los precursores de los videojuegos modernos y ayudó a expandir la industria del sector, desde una mera novedad a una industria global.

Por otro lado, Invader es el seudónimo de un artista urbano que en 1999 comenzó a realizar intervenciones en las calles de París, mediante la colocación de mosaicos a modo de pixeles representando personajes de videojuegos de los años 80. Sus obras se centran en el videojuego Space Invader (de ahí su nombre) pero también en otros videojuegos como Bubble Bobble, Pac-man (comecocos), Mario Bros... Una de las reglas de "Invader" es no revelar su identidad ni pedir permiso para realizar sus intervenciones. Hoy en día su obra está presente en 80 ciudades, con un total de 4066 invasores del espacio repartidos por los cinco continentes, los cuales, poco a poco, se están haciendo con el planeta.

https://imgproxy.geocaching.com/0a112857efbcf6847f662b8c588b8d103a555635?url=http%3A%2F%2Fnodebox.net%2Fnode%2Fdocumentation%2Fconcepts%2Fsubnetworks-space-invaders.png

Como no podía ser menos, Bilbao también ha sido invadida por estos "Space Invaders". El 25 de enero de 2008, el artista francés "Invader" fue invitado por la fundación Bilbao Arte, para participar en la exposición: "Percepción (s)tencible", comisariada por Alba Lucía Romero. Semanas antes, en los días de Nochebuena y Nochevieja de 2007, aprovechando que la ciudad estaba dormida, "Invader" realizó la invasión de Bilbao. En su intervención urbana, colocó un total de 40 mosaicos en diferentes lugares de la ciudad, que pretendían potenciar el entorno mediante un circuito que propone fijarse en detalles de la ciudad que habitualmente pasan desapercibidos. Quince años después sobreviven sólo 28 invasores ya que muchos de ellos se han perdido irremediablemente por la acción de vándalos o el diferente devenir de los edificios en los que se encuentran.

File:Pacman Guggenheim.jpg


El objetivo de la prueba es realizar un recorrido visitando los invasores que a día de hoy todavía resisten en Bilbao. En concreto se visitarán en el recorrido largo 26 de estos Space Invaders junto a algunos mosaicos de otros artistas urbanos colocados recientemente. Habrá dos Space Invaders originales que no se visitarán en la prueba, pero que, aún así vendrán marcados en el recorrido largo (Open Rojo) con el círculo en otro color para que otro día podáis visitarlos, ya que uno de ellos está muy alejado y el otro se encuentra en el interior de un local que el domingo, día de la prueba, estará cerrado.


Existen 3 posibles recorridos*:


OPEN AMARILLO             3.300 metros     Compuesto de 15 controles.

OPEN NARANJA               6.130 metros     Compuesto de 23 controles.

OPEN ROJO                   10.810 metros     Compuesto de 30 controles.


*Distancias aproximadas medidas en línea recta.



EN QUÉ CONSISTE LA PRUEBA


       1.  La prueba será en modo SCORE. Las personas participantes deberán pasar por todos los controles o puntos en el orden que consideren oportuno. 


      En cada punto deberán buscar un mosaico formado por baldosines, siendo todos los mosaicos diferentes; Estos serán “Space invaders” (marcianitos), mayoritariamente, ya que se incluirán también algunas obras de artistas imitadores del autor, de nombre INVADER. Más información en www.space-invaders.com.



Importante: No hay ninguno exactamente igual a otro, aunque algunos se parezcan mucho. 


Hay que fijarse muy bien en los pequeños detalles, ya que un fallo en un “Space Invader” invalida el recorrido.


2. Tarjeta de control y mapa


En la mesa de “Inscripciones”, antes de tomar la salida, deberéis recoger la tarjeta de control, donde os anotaremos vuestra hora de salida, para, a continuación, dirigiros a la zona de “Salidas”, donde os daremos el mapa.

En este mapa aparecerán los puntos a visitar en cada recorrido. 


En el reverso del mapa dispondréis de las fotografías de muchos Space Invaders; tenéis que registrar únicamente los correspondientes a los que se encuentran en los puntos marcados en vuestro mapa. El material del mapa será impermeable y antidesgarro.


En el reverso del mapa aparecerán 36 imágenes, las cuales en su gran mayoría serán “Space Invaders” pertenecientes a la exposición instalada en el año 2007, pero también aparecerán otros mosaicos que han sido colocados recientemente por autores desconocidos. Todos los puntos tienen en común que están compuestos por baldosines (mosaicos a modo de píxeles).


El tamaño que tiene cada marcianito en la tarjeta de control no tiene relación con la realidad, pudiendo ser el más pequeño en la tarjeta el más grande en el muro o  viceversa.


3. Mecánica de la prueba


Cada “Space Invader” se encuentra situado exactamente en el centro de cada círculo del mapa.

La prueba consiste en que una vez en el lugar se debe identificar el marcianito correspondiente, BUSCÁNDOLO ENTRE LAS FOTOGRAFÍAS DEL REVERSO DEL MAPA Y ANOTANDO EN LA TARJETA DE CONTROL EN BLANCO EL CÓDIGO O LETRA CORRESPONDIENTE AL PUNTO QUE SE VISITA. 


Ejemplo. Nos dirigimos al punto 1. Miramos el Space Invader. Lo buscamos entre las fotografías del reverso del mapa y anotamos en la casilla nº1 de la tarjeta de control, a bolígrafo, la letra o código que ese Space Invader tiene debajo y así sucesivamente.


Para anotar en la tarjeta os recomendamos que llevéis vuestro bolígrafo y, en caso de que no dispongáis de él se os prestará uno.

Del mismo modo, en caso de previsión de lluvia puede ser recomendable que llevéis una funda para evitar que se moje la tarjeta de control, así, estando la tarjeta seca se escribirá mejor que sobre la superficie de cartón mojada y evitaremos que se borre la tinta. Esperemos que no llueva y no haga falta.


4. Descripción de controles, pasos recomendados y escaleras


En el mapa figurará la descripción de controles donde se indicará la altura aproximada desde el suelo a la que se encuentra cada “Space Invader”.


También aparecerán en color magenta algunos pasos de peatones recomendados para cruzar, los cuales no están regulados por semáforo, lo cual podrá hacer un poco más corta la espera. 


Símbolo de paso recomendado 


En el mapa las escaleras se han simplificado o eliminado para facilitar la legibilidad.


5.  Recordaros que EL HECHO DE PARTICIPAR EN LA PRUEBA NO OTORGA PRIORIDAD DE PASO, por lo que se debe cumplir la normativa vigente de tráfico. 


Del mismo modo, debido a que LOS RECORRIDOS SON ACCESIBLES para todo el mundo es posible que tomen parte en la prueba personas con sillas de ruedas o sillitas de bebé. Por ello, os rogamos que, en la medida de lo posible, les cedáis el paso.


6. Habrá personal de la organización controlando alguno de los puntos para certificar que son visitados. Para ello se solicitará sea mostrada la tarjeta de control. Cada punto debe ser registrado en su ubicación.


          7. Una vez completado el recorrido los participantes entregarán en meta la tarjeta de control rellenada a los efectos de tomar nota del tiempo invertido en la realización de la prueba, así como de comprobar si se ha completado correctamente. Los resultados finales, al tratarse de una comprobación manual de muchas tarjetas, se publicarán pasados unos días en la web cobidea.com.



INSCRIPCIONES


En el formulario de inscripción se habilitará la posibilidad de pedir mapas extra del recorrido largo (Open Rojo) que contiene la totalidad de Space Invaders a día de hoy. Está pensado especialmente para aquellas personas participantes que realicéis los recorridos Open Naranja o Amarillo. 

Se realizará el pago en el momento de la inscripción, pero el mapa “extra” se os entregará en la mesa de inscripciones una vez hayáis finalizado el recorrido, recogido el avituallamiento, así como vuestro posible regalo. ¡No olvidéis comprobar el listado de premios!


SORTEO


En la zona de inscripciones se colocará el listado de personas agraciadas.

Los regalos serán aportados por el COBi, así como por nuestros colaboradores.


APLICACIÓN SPACE INVADERS ¡NOVEDAD!


Si queréis disfrutar de la experiencia de “cazar marcianitos” más intensamente tenéis la posibilidad de descargaros gratuitamente la aplicación oficial de Space Invaders. Su nombre es flashInvaders (disponible en Play Store).



Si vais acompañados de niños o niñas o simplemente queréis “cazar marcianitos” y no os importa dedicar un poco más de tiempo en cada punto esta será vuestra “experiencia plena”. Sin embargo, si queréis correr el día de la prueba no perdiendo tiempo, otro día podréis volver con mapa y aplicación en mano volviendo a revivir aquella “caza”.


La app es muy sencilla e intuitiva. Registrará todos los Space Invaders OFICIALES que cacéis guardándolos en una Galería y cada vez que capturéis uno emitirá el típico sonido del video juego original. Esta app os servirá para cazar los más de 4000 invasores que el artista INVADER ha colocado en todo el mundo.


Debido a que no todos los mosaicos que os propondremos buscar en la prueba son oficiales (es decir, colocados por INVADER y capturables en la app), para que os centréis en los que realmente podréis cazar, éstos se marcarán con el icono de una cámara fotográfica   en la tarjeta de fotografías del reverso del mapa.

Información práctica

La salida y la meta se encontrarán en el mismo punto, en la cancha deportiva situada junto al polideportivo de Atxuri, en la parte baja del parque de la Encarnación.

Como llegar:
  • Transporte Público:
    • Bilbobus: Líneas 11, 22, 40, 58, 75, 77, 85
    • Bizkaibus: Líneas 3613, 3621, 3622, 3918, 3928, 3929 
    • Euskotran: Parada de Atxuri
    • Metro: Casco Viejo (salida Plaza Unamuno)
    • Euskotren: Casco Viejo (salida Zazpi Kaleak-San Nicolás)
  • En coche: En la zona del Centro de Competición no hay posibilidad de aparcar. Recomendamos hacerlo en el aparcamiento del barrio de Miribilla (gratuito) o en el de pago del pabellón de deportes Bilbao Arena (10 minutos andando).



Información técnica


Estas son las características del mapa:
  • Cronometraje: Tradicional (reloj).
  • Simbología: Siguiendo la normativa ISOM 2007
  • Elaboración: Josu Ullibarri
  • Fecha: 2022
  • Recorridos: Ignacio Diego
  • Escala: Naranja y Rojo (1:10000). Amarillo:1:4000.
  • Equidistancia: 5 metros.

Notas importantes

  • Recordad que es imprescindible pasar por la meta en todo caso, aunque no se complete el recorrido, para conocimiento de la organización.
  • Durante la prueba se transitará por vías abiertas a la circulación, recordad que los/as
    corredores/as no tienen la prioridad y deben respetar las normas de circulación.
  • Habrá un espacio para dejar las mochilas con ropa en el centro de competición.


Precios

  • 7 euros (5 euros a las personas socias del COBi). Menores de edad: 2 euros de descuento

  • Seguro deportivo: 2 euros

  • Inscripciones in situ: NO se admitirán



Seguro deportivo personal

El COBi os recomienda encarecidamente que, en caso de no tener contratado ningún tipo de seguro para la práctica de actividades deportivas en montaña, dígase Licencia FEDO o Licencia de Montaña, por ejemplo, se contrate el SEGURO VOLUNTARIO DE PRUEBA, el cual tiene un coste por inscrito de 2 €. Para que la cobertura sea correcta deben indicarse todos los datos requeridos en el formulario de inscripción (nombre, los dos apellidos, DNI y fecha de nacimiento).


Inscripciones y Pago


A través de Runedia:
  • Un grupo de inscripción en Runedia no tiene relación con cómo se agrupan los participantes para disputar la carrera. Es un mecanismo para agrupar el pago de varios participantes, simplemente.
  • Cada participante inscrito en Runedia debe solicitar TODOS los recursos de manera individual (un único seguro, etc.).
  • Si un participante lleva acompañante (típicamente menores; solo se admite uno por participante) que no está inscrito a su vez como participante, este acompañante no puede solicitar ningún recurso durante la inscripción (ni mapa, ni seguro). A todos los efectos, se trata únicamente de un acompañante que no participa en la prueba.
  • Solo las personas inscritas como participantes tienen derecho a un mapa, un seguro y el avituallamiento final.
  • Quienes hayáis conseguido una inscripción de regalo por estar entre las personas con más participaciones en la anterior edición del circuito, indicadlo así en vuestra primera inscripción para la IX edición. Habrá un apartado para ello en el formulario.

Para facilitaros las cosas, se admite que una misma persona inscriba a un máximo de 5 participantes en la prueba y realice un único pago.

A los socios del COBi que tengan saldo en su cuenta de inscripciones no se les cobrará la inscripción a través de la plataforma (salvo que elijan algún extra, como el seguro, que siempre se cobra por la plataforma). No obstante, tienen que inscribirse obligatoriamente por Runedia.


Podéis apuntaros a través del siguiente formulario hasta las 23:59 del martes 6 de diciembre.

Inscripciones Bilbao Izen-Ematea

Si no se ve bien en tu dispositivo móvil o tablet, ponlo en horizontal o bien usa este link directo a runedia:



Una vez realizada y confirmada la inscripción puedes comprobarla en el siguiente enlace:


https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/202254911/


¡ANIMAOS A TOMAR PARTE!

Organizador


Club de Orientación Bidea




Colaboradores