7. Proba. Zalla



                                                                   En castellano













Sarrera


MAPA BERRIA!!!

Apirilak 9a, igandea, Jesus de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoaren 7. proba lehiatuko da Zallako Ilso Mendi inguruan. Baso eta landaz beteriko gunea Enkarterriko bihotzean. Aukeratu zuen ibilbidea eta bakarrik, taldeka edo familiarekin parte hartzera animatu! Bereziki zaindu beharreko inguru ederrean ospatuko da kasu honetan proba. Adi egon antolakuntzaren adierazpenei momentu guztietan. Irakurri dokumentu honetan bete beharreko arauak.

Ordutegia
  • 9:30 Azken orduko izen-emateak, erregistroa eta Sportident jasotzea 
  • 9:40 Azalpentxoa 
  • 10:00 Lehen irteerak 
  • 11:30 Azken irteera 
  • 14:00 Helmugaren itxiera eta oparien zozketa

Deskribapena

Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenenan igaro beharko dira. Mapa irteeran emango da. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du. 

Parte-hartzaileek Sportident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuan ordenagailu batera pasatuko dira. Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela.

Proba hau Zallako V. Herri Kirol Zirkuito-arentzat baliogarria izango da.

Ohar Garrantzisuak

  • Lasterketa inguruan jabetza pribatu asko daude. Mapan oliba berdez edo magentaz margotuta daude eta guztiz DEBEKATUTA egongo da haietan sartzea edo haiek igarotzea. Zuen ibilbidea haietatik ez pasatzeko moldatu beharko duzue.
  • Gogoratu beharrezkoa dela edozein kasutan helmugatik eta Sportident ordenadoretik igarotzea, antolakuntzak jakin dezan.
  • Probak trafiko gutxiko mendi errepidea zeharkatzen du . Adi egon bere inguruan!!!
  • Mapa barruan berde-argiz dauden esparruak berdeagoak izan daitezke zelaian (hala da, zailagoak zeharkatzeko) azken aste hauetako eguraldi epelagatik.   

Ibilbideak eta Distanziak

3 kategoria orokorrak egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia totalera egokituta. 
  • Open horia: 3650 m. eta 14 baliza. 130m + 
           Umeentzat, haur-kotxeentzat, hasiberrientzat edo orientazioa lasai hartzen dutenentzat 
  • Open laranja: 4840 m. eta 19 baliza. 170m + 
           Jadanik orientazioan aritu direnentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina. 
  • Open gorria: 6340m. eta 25 baliza. 290m + 
           Orientazioan esperientzia handia dutenentzat. Zailatasun tekniko eta fisiko altua.


2 kategoria bereziak egongo dira gazteenentzat: 
  • Haur Ibilbidea (HI) 8-14 urte bitartean: 3650m. eta 14 baliza. Bakarrik edo bikoteka joan nahi duten umeentzat; helduen laguntza barik.
  • Gazte Ibilbidea (GI) 15-18 urte bitartean: 4840 m. eta 19 baliza. Bakarrik edo bikoteka joan nahi duten gazteentzat; helduen laguntza barik. 

Materiala

Arropa erosoa edo mendi arropa oinez joateko edo arropa teknikoa korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri.

Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago.

Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident). Zirkuituren III. edizioan erabiltzen hasi zena; parte-hartzaileek pintzak alokatuko dituzte (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).

Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.


Irteera

Rigadas parking-ean izango dugu Kirol Zentrua, Sollano auzotik irteten den errepidean. Han izango ditugu izen-emateko lekua, pintzak hartzeko gunea, hornidura eta abar. Markak ipiniko ditugu errepidearen hainbat lekuetan bidea seinalatzeko.


Rigadas parking-era heltzeko modu bakarra Zallatik geuk adierazita izango da.

COBi-lagunen (soineko laranja jantziz) adierazpenak kontuan hartu beharko dituzue aparkatzeko. 

Irteera Kirol Zentrutik 600 metroetara ipiniko dugu. Zintak ikusi ahal izango dituzue haraino heltzeko.

Parte-hartzaileak goizeko 09:30-etatik aurrera jasoko ditugu irteera orduak antolatzeko. Lehenengo irteera 10:00-etan izango da. Ordu horretatik aurrera ibilbide bakoitzeko parte-hartzaileen irteerak egiten hasiko dira, batetik bestera, denbora tarteak utzita. Horrela, azkenengo parte-hartzailea irten arte. 


Irteerak 10:00etatik 11:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan 10:00etan egotea. Hurbildu zaitez inskripzio gunera irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk aukeratzen duzu goiz jaiki edo ez. 

Gogoratu era mailakatuan irteten dela, minutu bateko edo pare bateko tartea utzita, pilaketak saihesteko eta euren kontrola handiagoa izan dadin. 

Helmuga 14:00etan itxiko dugu eta ordu horretarako bueltan egon behar da nahiz eta ibilbide guztia ez burutu. 

Goizeko 09:45 inguruan hitzaldi laburra izango dugu orientazio oinarriak adierazteko. Hitzaldi honetara joan nahi baduzu, ahalegindu puntuala izaten eta orduan egoten. Izena ematerakoan aukeratu beharko duzue, antolatzaileek jakin dezaten zenbat persona egongo diren.

Helmuga


Helmugan jateko eta edateko zerbait egongo da parte-hartzaile guztientzako.

Helmugaren gertu "ikusleentzat baliza" izango dugu partehartzaileak ikusteko. Ondo ireki begiak!!!





Nola heldu


Monte Ilso. Zalla



Kotxez joatea derrigorrezkoa da kasu honetan. Mesedez bete itzazue kotxeak; zenbat eta kotxe gutxiago eraman mendira, hobeto.

Izen-ematea

    Prezioak
    • Pre-inskripzioa: 6 euro (4 euro COBiko bazkideentzat)
    • Kirol asegurua: 2 euro
      • (Proba honetan derrigorrezkoa izango da kirol aseguru bat edo bestea izatea, udal eskaera izan dela eta)
    • Sport Ident pintzaren alokairua: 2 euro
    • In situ izen-emateak: : 2 euro gehiago
    Mesedez, eman izena ezarritako epearen barruan, probaren egunean behar den beste mapa prest izateko; Izan ere, aldez aurretik eskatu behar ditugu. Horregatik, mapak hartzeko lehentasuna izango dute pre-inskripzioa egin eta ordaindu dutenek.
    Ez dugu maparik ziurtatzen pre-inskripzioa eta ordainketa ez baduzue egiten.

    Kirol Asegurua
    Proba honetan derrigorrezkoa izango da kirol aseguru bat edo bestea izatea, udal eskaera izan dela eta.

    Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, eguneko asegurua kontratatzea derrigorrezkoa izango da. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)

    Izen-ematea eta epeak
    Aurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira. Proban izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero.

    COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (salbuezpenak; pintza alokairua edota eguneko asegurua). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.

    Link honen bitartez eman ahal duzue izena: https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201733346/ 
    Apirilak 5era arte, astezkena, 23:59ra arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da, baina dena dela, lasterketa egunean bertan ere eman ahal izango duzue izena 2 euroko errekarguarekin. Horrela eginez gero, ez dago ziurtatuta mapak egotea aurrez izena eman ez dutenentzat. Zure izen-ematea ziurtatuta dagonean, link honetan egiazta dezakezue: 

    PARTE HARTU!!!
    Colaboradores

    http://www.zalla.org/


    http://www.gordexola.net/

    web.bizkaia.eus


    http://www.nonstopaventura.com

    https://www.google.es/maps/place/Pasteleria+Geroko+Sociedad+Limitada/@43.27064,-2.92694,17z/data=%213m1%214b1%214m2%213m1%211s0xd4e4fc2d1b