SarreraMartxoaren 5an, igandea, Jesus de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoaren 5. proba lehiatuko da. Oraingoan Bilboko eraztun berdearen parte den Avril Mendian izango da. Aukeratu zuen ibilbidea eta bakarrik, taldeka edo familiarekin parte hartzera animatu! Garrantzitsuena Bilbotik gertu orientazioaz gozatzea da. ADI !!! Ordutegia
DeskribapenaProba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenenan igaro beharko dira. Mapa irteeran emango da. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du. Parte-hartzaileek Sportident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuan ordenagailu batera pasatuko dira. Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela. Ohar Garrantzisuak
Ibilbideak eta distantziak3 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia totalera egokituta.
Arropa erosoa edo mendi arropa oinez joateko edo arropa teknikoa korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri. Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago. Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident). Zirkuituren III. edizioan erabiltzen hasi zena; parte-hartzaileek pintzak alokatuko dituzte (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro). Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue. Irteera eta helmugaIrteera eta helmuga Leon Jatetxearen eta askaldegiaren ondoko aparkalekuaren inguruan izango da. Irteerak 10:00etatik 11:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan 10:00etan egotea. Hurbildu zaitez inskripzio gunera irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk aukeratzen duzu goiz jaiki edo ez. Gogoratu era mailakatuan irteten dela, minutu bateko edo pare bateko tartea utzita, pilaketak saihesteko eta euren kontrola handiagoa izan dadin. Helmuga 14:00etan itxiko dugu eta ordu horretarako bueltan egon behar da nahiz eta ibilbide guztia ez burutu. Goizeko 10:00 inguruan hitzaldi laburra izango dugu orientazio oinarriak adierazteko. Hitzaldi honetara joan nahi baduzu, ahalegindu puntuala izaten eta orduan egoten. Izena ematerakoan aukeratu beharko duzue, antolatzaileek jakin dezaten zenbat persona egongo diren. Helmuga aparkalekutik gertu egongo da. Jateko eta edateko zerbait egongo da parte-hartzaile guztientzako. Nola helduKotxez, Egirleta (Santo Domingo) gaina igo eta bertatik BI 3732 errepidea hartu “Vivero – El Gallo” noranzkoan. 500m-tara eskumara hartu bidegurutzea eta berehala iritsiko zarete aparkalekura.Merendero El LeónUbicación sin título Autobusez: Bilbobus 22 linea (Atxuri – Arabella) hartu eta azken geltokian (Sarrikue) jeitsi. Hortik ur depositura jo, Bilbao-Egileta errepidea zubi gainetik pasatu eta Avril mendiko bidea hartu aparkalekuraino. Autobusak 30 minututako maiztasuna dauka (8:15, 8:45…). Oinez 1.250m ibili beharko dira. Autobusez: Bizkaibus A3224 linea (Bilbao-Derio) hartu Moyua Plazan (Ogasunaren aurrean). Maiztasuna 2 ordutakoa da (7:00, 9:00…). 1002 geltokian (Egirleta – Santo Domingo gaina) jeitsi. Ondoren oinez Bi-3732 errepidetik “Vivero-El Gallo” noranzkoan joan. 500m-tara eskumara hartu era berehala iritsiko zarete aparkalekura. Izen-emateaPrezioak
Kirol Asegurua Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data) Izen-ematea eta epeak Aurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira. Frogan izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero. COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (salbuezpenak; pintza alokairua edota eguneko asegurua). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa. Link honen bitartez eman ahal duzue izena: https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201732514/ Martxoak 2ra arte, osteguna, 23:59ra arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da, baina dena dela, lasterketa egunean bertan ere eman ahal izango duzue izena 2 euroko errekarguarekin. Horrela eginez gero, ez dago ziurtatuta mapak egotea aurrez izena eman ez dutenentzat. Zure izen-ematea ziurtatuta dagonean, link honetan egiazta dezakezue: https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201732514/ Orientazio IkastaroaMartxoak 1 eta 3an (asteazkena eta ostirala) orientazio ikastaroa eskeiniko da Bilboko Miribillako Kirol Etxean.
Kirol EtxeaKirol Etxea Ikastaro barnean ez dago kirol asegurua sartuta; eta asegurua izatea oso gomendagarria da era honetako probetan parte hartzeko. Kirol asegururik ez badaukazue eta egunerako bat nahi izanez gero, COBik eskaini ahal izango dizue izena ematen duzuenean, eskatu egiten baduzue. 2017 urterako FEDOren aseguruaren prezioa 2 eurokoa da. Ikastarorako izen-ematea Runediaren plataformaren bidez egin behar dira, link honen bidez: https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201732514/ Ikastaroaren ordainketarekin batera iganderako proban parte hartzeko eskubidea daukazue. Epea Otsailaren 28ra arte (asteartea), gaueko 23:59ra arte. Edukia
Iparorratzik ez daukazuenok ez zenukete erosi beharko kurtsoaren irakaslearen gomendioak entzun arte. |