Proba mota: Rogaine (Score orientazio-lasterketa (ordenarik gabe) eta puntuka). Mota: Oinez, menditik, bakarka. Zure lagunekin joan nahi baduzu, ez dago arazorik. Iraupena: 3 ordu. Distantzia: 26km 1400md+ (Check Point guztietatik pasatzeko gutxi gora beherako datuak) Kronometrajea: Sportident. Mapa: Ortoargazki-mapa. Aireko argazkiaz gain, bideak, errepideak, malda-kurbak, eraikuntzak, errekak eta abar egongo dira marraztuta. Eskala: 1:10.000 Distantziakidetasuna: 10 metro. Papereko formatua: A3 Kontrol kopurua: 30 Gutxieneko kontrol-puntuazioa: 3 puntu. Gehieneko kontrol-puntuazioa: 9 puntu. 3 ordu pasa eta gero, minutu bakoitzeko 5 puntuko zigorra jasoko du partehartzaileak, 20 minutu pasa arte (100 puntuko zigorra); hortik aurrera, puntu guztiak galduko ditu. Score motako lasterketa da. Ezaugarriak:
Beste kontu garrantzitsu bat: kontrolen puntuazioa. Irizpide hauek aplikatzen saiatu gara:
Bi kategoria egongo dira:
Bi sailkapen orokor egongo dira, baina ez da adinaren edo sexuaren araberako bereizketarik egingo. Ez da lehenengoentzako saririk ere egongo. Herri-lasterketa bat da. Mapa proba honetarako egin da bereziki. Ortoargazki-mapa bat da. Aireko argazkiaz gain, bideak, errepideak, malda-kurbak, eraikuntzak, errekak eta abar egongo dira marraztuta. KONTUZ!!! Errespeta itzazu trafiko arauak eta zeharkatu kaleak oinezkoen pasabidetatik. Beharrezko materiala
Gomendatutako materiala
Debekatutako materiala Guztiz debekatuta dago gps eta bestelako komunikazio-sistemak erabiltzea. Programa
Derrigorrezkoa da helmugatik pasatzea, nahiz eta ibilbide osoa ez burutu, antolatzaileek inor ez dela galdu egiaztatzeko. Proba amaitzean, jatekoa eta edatekoa banatuko zaie parte-hartzaile guztiei. Gainera, kolaboratzaileek emandako oparien zozketa egingo da. |