Emaitzak + ArgazkiakEta Sailkapenak / Y las clasificaciones
Abentura Raida hainbat kirol batzen dituen lehiaketa da . Bertan bikoteen erresistentzia eta nabigazioa frogatzen da. Mapa baten laguntzaz, kanpoko laguntzarik gabe zehaztutako denboran (8h kasu honetan) mapa batean dauden puntuetatik ahal diren gehienak biltzean datza. Horretarako probaren zonaldetik bere kabuz ibili beharko dira, bakarrik bizikleta erabiliz, edo oinez. Gainera, kasu batzuetan logika, punteria edo memoria probak izango dituzte. Taldelana, erresistentzia, estrategia, orientazioa eta naturarekiko errespetua dira kirol hauek bereizten dutena. Proba bide eta bidezidorrez beteriko inguruan izango da eta baso, erreka eta zelaiak aurkituko dituzue. Probaren irteera eta helmuga Etxebarriko Udaletxeko plazan izango da. Ziur gaude parte hartuko duzuenok, inguruaz eta probaz gozatuko duzuela. Proban edozeinek izango du parte hartzeko aukera, baita esperientziarik gabekoak ere, proba laburtzeko aukera asko egongo direlako. Talde bakoitzak bere mugak jarriko ditu, nahi duen ibilbidea jarraituz. Animatu eta parte hartu! Kokapena eta Informazio PraktikoaKonpetizio zentrua Etxebarrin egongo da (Bizkaia, Bilbotik 5-tara) eta bertan egongo dira bai irteera eta baita helmuga ere.
Etxebarri. Udala-AyuntamientoEtxebarri. Udala-Ayuntamiento Non egin lo:
Kontaktua: Egitaraua
Taldeak eta KategoriakTalde bakoitza bi pertsonek osatuko dute eta kategoria hauek egongo dira:
Irteera ematean, talde bakoitzak bere bi mapa jokoak hartuko ditu (talde bakoiteko bat); bertan trekking-eko eta mendi bizikletako mapak egongo dira. Hortik aurrera, taldeek 8 ordu ken irteerako atzerapena izango dute raida burutzeko. Talde bakoitzak aukeratuko du zein ordenean egin mendi bizikleta edo trekking-a (hala ere, trekking-era iristeko mendi bizikletan joan beharko da T01-eraino). Bukaeran hiri eta memoria orientazio proba egongo da. Balizak edozein ordenean pikatu ahalko dira. Baliza bakoitzaren puntuak bere zailtasun fisiko eta teknikoaren eta beste balizekiko dintzantziaren arabera ezarriko dira. Lasterketa baino 48h lehenago ibilbide liburua edo “roadbook”-a webgunean jarriko da; bertan, baliza guztiak bere puntuekin azalduko dira. Sailkapena taldeen puntuen arabera egingo da. Berkinketa egotekotan, denbora gutxien behar izan duen taldea izango da lehenengoa. Berdinketa mantentzen bada, kontrol kopurua izango da erabakigarria. Informazio teknikoaHemen ikus dezakezue raid honen araudi espezifikoa. Abentura Raiden Ipar Ligako araudia da, bi puntu gehiagorekin. Sekzio honetan bi proba berezi egongo dira: herri kirolak eta bizikletan ibiltzeko teknika.
2. Sekzioa: Trekking-a + Matematiketako Proba bereziz Rogaine baten antzekoa izango da. Talde bakoitzak aukeratuko du zein baliza hartu eta zeintzuk utzi, bere estrategiaren eta fisikoaren arabera. Erraza izango da sekzio motzagoa egitea.Sekzio honetak matematiketako proba berezia egongo da. Laster info +. Herri Orientazioa Memoriaz
Trekking-a: Mendi Bizikleta:
Bakarrik 2 trantsizio egongo dira (T01 eta T02) raid osoan zehar
kronometrajea Zure pintza baldin baduzu, ziurtatu Si-6, Si-9, Si-10, Si-11 edo SIAC dela, hau da, 50 baino baliza gehiago memorian gorde ahal dituena. Helmugara berandu heltzekotan, minutu frakzio bakoitzeko 3 puntu galduko dira. Adibidea: 18:30:01 etan heltzen bazara, 3 puntu galduko dira; 18:31:01-etan 6 puntu, eta abar)
Anoi Postuak Anoi postua T02 trantsizioan eta helmugan egongo da: ura, edari isotonikoa, fruta, fruitu lehorrak eta txokolatea Iturriak mapan azalduko dira edalontzi batekin Probaren ostean bazkaria/askaria egongo da frontoian. Parte hartzaile baten lagun batek etorri nahi badu etxebarriraid@gmail.com emailean izena eman beharko du martxoaren 3ren aurretik, “Bazkariko laguna” izenburuan jarriz (egunean bertan 8€ ordaindu beharko dute lagunek) Roadbook -a
Raida baino egun batuzk lehenago azkenengo buletina jarriko dugu webgunean azken informazioarekin eta ibilbide liburuarekin. Egunean bertan parte hartzaileen poltsan ere emango dizuegu. Izen-emateak eta EpeakBakarrik Runediaren Bidez.
Zure Sportident pintza baldin baduzu, gogoratu bakarrik Si-6, Si-9, Si-10, Si-11 edo SIAC erabili ahalko direla, hau da, 50 baino baliza gehiago memorian gorde ahal dituztenak.
Adi: izena ematerakoan, Runedian, “Nombre del grupo” atalean taldearen izena jarri beharko duzue. Adingabekoak (14 urte gutxienez) bakarrik heldu batekin hartu dezakete parte Prezioaren barne daude:
Etxebarri RaidEz baduzu ondo ikusten mugikorrean eta tablet-ean, horizontalean jarri edo esteka zuzena erabili: Behin inskripzioa eginda, esteka honetan berrikus dezakezu Nire lehenengo raid-aIrteeran hainbat mapa jasoko dituzue bide zonaldeko bidezidor, eraikuntza, baso eta abarrekin. Bertan puntu batzuk azalduko dira puntuazio batekin (1-etik 10-rera). Helburua 8 ordutan ahalik eta puntu gehien biltzea da, 8 ordutatik aurrera zigorrak ezarriko dira atzerapenaren arabera. Puntura heltzean baliza bat aurkituko duzue eta bertan txipa sartu behar da, hortik pasatu zaretela gordetzeko. Mapak bi zonalde desberdin izango ditu: oinezkoa (trekking-a) eta mendi bizikleta. Nahi duzuen zatitik hasi zaitezkete. Puntu batzuk bereziak izango dira; bertan probaren bat bete beharko duzue (mendi bizikletan ibiltzeko teknika, matematikak edo herri kirolak) puntuak lortzeko. Proba hauek ez dira derrigorrezkoak, bakarrik puntu gehiago lortzeko dira. Distantziak eta desnibelak puntu guztiak biltzeko behar direnak dira. Noski, proba askoz motzagoa egin daiteke puntu gutxiago hartuz. Gainera, ez dago derrigorrezko punturik. Lasteretaren aurretik:
Lasterketan:
Zalantzak badituzue, gure emailera idatzi eta galdetu arazorik gabe: etxebarriraid@gmail.com MARTXAN JARRI!!
|