BMF Orientazio Mendi Martxa 2019

Azken Ordua


KMZ MBTILES  mapak argitaratzen ditugu orain, igandean inor galdu ez dezala.




2019ko Martxoak 3an, igandea, Bizkaiko Mendi Federazioaren Orientazio Ibilaldia egingo da. Aurten Ubiden izango da.

Ibilbidea gutxi gora behera  Eneabe, Upeta, Bastelarra eta Arralde mendien inguruan izango da. 


Bi ibilbide egongo dira. Luzea, 14 km-koa, 4 ordutan oinez egin daitekena eta motza, 7 km-koa, familiarekin doazen mendizaleentzat, 2 ordukoa. 

Zuen ibilbidea aukeratu zuen ibiltzeko gogoen eta sasoiaren arabera. Bakarrik, taldeka edo familian apuntatu zaitezkete. Garrantzitsuena ibilbide polit honetaz gozatzea izango da, Gorbeia Parke Naturalaren inguruan.

Irteerak


Ubide. Leku Interesgarriak


Parte hartzaileak goizeko 8:30-etatik aurrera hartuko dira Olaldeko aterpean, Ubideko San Juan auzoan. Irteerak 09:00-ak eta 10:00-ak bitartean izango dira. Hortik aurrera parte hartzaileak pixkanaka aterako dira azkena atera arte. Hau bidean jende asko pilatu ez dadin egingo da, horrela probaz gehiago gozatuko duzue. Helmuga 14:30-etan itxiko da.

Goizeko 9 inguru  hitzaldi laburra izango dugu orientazio oinarriak adierazteko . Hitzaldi honetara joan nahi baduzu, ahalegintzen da puntuala izaten eta han lehen orduan egoten. Hitzaldia goizerdian errepikatuko da, beharrezkoa izango balitz

Egitaraua
  • 8:30   --> Parte hartzaileen harrera
  • 9:00   --> Azalpena eta lehen irteerak (azalpena behar es dutenentzat)
  • 10:00 --> Azken irteerak 
  • 14:30 --> Helmugaren itxiera


Ibilbideak, distantziak eta desnibelak

  • Laburra: 7 km
  • Luze: 14 km

Mapak 1:25.000 eskala izango du. Bertan sestrakurbak eta errepide, bide eta bidezidor nagusiak azalduko dira. Horretaz gain beste erreferentzia batzuk azalduko dira (errekak, tontorrak,...), ibilbidea errazteko.


Martxa betetzeko bi ibilbideetako bat bete beharko da. Parte hartzaileek mapa bat jasoko dute; bertan bilatu behar dituzten puntu guztiak eta haien ordena izango dituzte.

Orientatzeko modu bakarrak mapa irakurtzea eta iparrorratza izango dira. Ez dira ez koordenadak ezta altitudea ere emango. Ez da GPSaren laguntza beharko.

Parte hartzaileek txartel bat eramango dute hainbat laukitxoekin. Bertan baliza bakoitzean dagoen pintzarekin dagokion laukitxoa zulatu beharko dute. Hau da, sistema klasikoa erabiliko da. 

Derrigorrez helmugatik pasatu beharko da antolatzaileek jakin dezaten. Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, helmugatik pasatu beharko da edo bestela antolatzaileei abisua eman beharko zaie. 

Bizkaiko Foru Aldundiak agindua betetzeko, martxan ezin izango da txakurrekin atera, ezta lotuta ere.

Bukatzean hornikuntza egongo da helmugaren ondoan.

Ibilaldi ez lehiakorra izango denez, ez da egongo sailkapenik

Materiala


Iparorratzak utziko ditugu behar duzuenentzat. Hauek hartzeko nortasun agiria utzi beharko duzue eta ibilaldiaren ostean bueltan emango dizuegu. 
Proba honetan txartel klasikoa erabiliko da eta irteeraren inguruan emango dizuegu.


Ekipamendu pertsonala


Mendian ibiltzeko arropa erosoa. Motxila bat urarekin, jateko zerbait, zira, txilibitua, mugikorra bateriarekin… Hau da, mendiko irteera normal baterako materiala.
 Martxaren data kontuan izanez, komenigarria izango litzateke neguzko ekipamendua prest egotea.

Prezioak

  • Mendi Federatuak: 5 €
  • Orientazio Federatuak: 5 €
  • Ez Federatuak: 7€ (proban parte hartzeko derrigorrezkoa den kirol-asegurua barne)
  • Adingabekoak federatuak: Doan
  • Adingabekoak federatu gabe: 2€ (proban parte hartzeko derrigorrezkoa den kirol-asegurua barne)


Izen-emateak eta Epeak


Aurten izen emateak derrigorrez Runedia plataformarekin egingo dira. Proban izena emateko MODU BAKARRA da, baita ere asegurua duten adingabekoek. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik.


Lehen 200 partehartzaileek oparia izango dute.


2019 BMF Martxa. Izen-emateak


Zure tablet edo mobilean ondo ikusten ez baduzu, eman buelta; bestela erabili link hau:


Otsailak 27ra arte, asteazkena, 23:59ra arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da, baina dena dela, martxa egunean bertan ere eman ahal izango duzue izena 2 euroko errekarguarekin. Horrela eginez gero, ez dago ziurtatuta mapak egotea aurrez izena eman ez dutenentzat.

Zure izen-ematea ziurtatuta dagonean, link honetan egiazta dezakezue:



MARTXAN JARRI!!
Organizadores

http://bmf-fvm.org/

www.cobidea.com

Colaboradores



http://bizkaia.eus/

http://www.kaiku.es