BMF Orientazio Mendi Martxa. 2018
Suspendida la Marcha de Orientación de la BMF


2017ko ekainak 17an, igandea, Bizkaiko Mendi Federazioaren Orientazio Ibilaldia egingo da. Aurten Bilboko hegoaldeko mendietan izango da. 


Ibilbidea gutxi gora behera Bolintxu eta Malmasin mendiaren inguruan izango da. 

Bi ibilbide egongo dira. Luzea, 16 km-takoa, 4 ordutan oinez egin daitekena eta motza, 10 km-takoa, familiarekin doazen mendizaleentzat, 2 ordutakoa. 

Zuen ibilbidea aukeratu zuen ibiltzeko gogoen eta sasoiaren arabera. Bakarrik, taldeka edo familian apuntatu zaitezkete. Garrantzitsuena ibilbide polit honetaz gozatzea izango da, Bilbako inguruetan.



Irteerak


Montefuerte

Parte hartzaileak goizeko 8:30-etatik aurrera hartuko dira Montefuerte teilatupean, Ollargan auzoan. Irteerak 09:00-etan hasiko dira. Hortik aurrera parte hartzaileak pixkanaka aterako dira azkena atera arte. Hau bidean jende asko pilatu ez dadin egingo da, horrela probaz gehiago gozatuko duzue. Helmuga 14:30-etan itxiko da.

Gomendatzen dugu paseo bat 56 Bilbobus-aren (200 m-en) azken geldialditik emanez probara joatea edo Ollargan-en tren-geltokitik. Autoaz bazoaz, zonan leku asko dago aparkatzeko.
Goizeko 9 inguru  hitzaldi laburra izango dugu orientazio oinarriak adierazteko . Hitzaldi honetara joan nahi baduzu, ahalegintzen da puntuala izaten eta han lehen orduan egoten. Hitzaldia goizerdian errepikatuko da, beharrezkoa izango balitz

Egitaraua
  • 8:30   --> Parte hartzaileen harrera
  • 9:00   --> Azalpena eta lehen irteerak (azalpena behar es dutenentzat)
  • 10:00 --> Azken irteerak 
  • 14:30 --> Helmugaren itxiera


Ibilbideak, distantziak eta desnibelak


  • Laburra: 9,7 km
  • Luzea: 16 km
Mapak 1:20.000 eskala izango da. Bertan sestrakurbak eta errepide, bide eta bidezidor nagusiak azalduko dira. Horretaz gain beste erreferentzia batzuk azalduko dira, ibilbidea errazteko.

Martxa betetzeko bi ibilbideetako bat bete beharko da. Parte hartzaileek mapa bat jasoko dute; bertan bilatu behar dituzten puntu guztiak eta haien ordena izango dituzte.

Orientatzeko modu bakarrak mapa irakurtzea eta iparrorratza izango dira. Ez dira ez koordenadak eta ezta altitudea ere emango. Ez da GPSaren laguntza beharko.

Parte hartzaileek txartel bat eramango dute hainbat laukitxoekin. Bertan baliza bakoitzean dagoen pintzarekin dagokion laukitxoa zulatu beharko dute. Hau da, sistema klasikoa erabiliko da.

Derrigorrez helmugatik pasatu beharko da antolatzaileek jakin dezaten. Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, helmugatik pasatu beharko da edo bestela antolatzaileei abisua eman beharko zaie.

Bukatzean anoi postua egongo da helmugaren ondoan.

Ibilaldi ez lehiakorra izango denez, ez da egongo sailkapenik


Materiala


Iparorratzak utziko ditugu behar duzuenentzat. Hauek hartzeko nortasun agiria utzi beharko duzue eta ibilaldiaren hostean bueltan emango dizuegu.

Proba honetan txartel klasikoa erabiliko da eta irteeraren inguruan emango dizuegu.

Ekipamendu pertsonala


Mendian ibiltzeko arropa erosoa. Motxila bat urarekin, jateko zerbait, zira, txilibitua, mugikorra bateriarekin… Hau da, mendiko irteera normal baterako materiala.

Prezioak

  • Mendi Federatual: 5 €
  • Orientazio Federatuak: 5 €
  • Ez Federatuak: 7 € (proban parte hartzeko derrigorrezkoa den kirol-asegurua barne)
  • Adingabekoak: Doan (asegurua izan ezik)

Izen-emateak

BERTAN BEHERA

Aurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira. Progan izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik.


Lehen 200 partehartzaileek oparia izango dute.




2018 BMF Martxa Izen-emateak


Zure tablet edo mobilean ondo ikusten ez baduzu, eman buelta; bestela erabili link hau:


Ekainak 12ra arte, asteartea, 23:59ra arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da, baina dena dela, martxa egunean bertan ere eman ahal izango duzue izena 2 euroko errekarguarekin. Horrela eginez gero, ez dago ziurtatuta mapak egotea aurrez izena eman ez dutenentzat. Zure izen-ematea ziurtatuta dagonean, link honetan egiazta dezakezue:


ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

En castellano

Organizador

http://bmf-fvm.org/


Colaboradores

www.cobidea.com

http://bilbao.eus

http://www.arrigorriaga.eus

http://bizkaia.eus/

http://www.kaiku.es