BMF 2017 Orientazio Martxa


2017ko ekainaren 18an, igandea, Bizkaiko Mendi Federazioaren Orientazio Ibilaldia egingo da. Aurten Sodupeko iparraldeko mendietan izango da.

Ibilbidea gutxi gora behera Garazal erreka eta Luxar mendiaren inguruan izango da.

Bi ibilbide egongo dira. Luzea, 16 km-takoa, 3 ordutan oinez egin daitekena eta motza, 9 km-takoa, familiarekin doazen mendizaleentzat, 2 ordutakoa.

Zuen ibilbidea aukeratu zuen ibiltzeko gogoen eta sasoiaren arabera. Bakarrik, taldeka edo familian apuntatu zaitezkete. Garrantzitsuena ibilbide polit honetaz gozatzea izango da, Sodupeko inguruetan.


Irteerak

Sodupe Herriko Plaza



Parte hartzaileak goizeko 8:45-etatik aurrera hartuko dira Sodupeko Herriko Plazan. Irteerak 09:00-etan hasiko dira. Hortik aurrera parte hartzaileak pixkanaka aterako dira azkena atera arte. Hau bidean jende asko pilatu ez dadin egingo da, horrela probaz gehiago gozatuko duzue. Helmuga 14:30-etan itxiko da.
9:00-etan azalpentxo bat egingo da hasi berriek ere proba egiteko aukera izan dezaten. Azalpena entzun nahi baduzue goiz etorri, mesedez.







Ordutegia

  • 8:45   --> Parte hartzaileen harrera
  • 9:00   --> Azalpena
  • 9:00   --> Lehen irteerak
  • 10:00 --> Azken irteerak 
  • 14:30 --> Helmugaren itxiera


Ibilbideak, distantziak eta desnibelak


Bi ibilbide egongo dira, motza eta luzea. Mapak 1:25.000 eskala izango da. Bertan sestrakurbak eta errepide, bide eta bidezidor nagusiak azalduko dira. Horretaz gain beste erreferentzia batzuk azalduko dira, ibilbidea errazteko.

Martxa betetzeko bi ibilbideetako bat bete beharko da. Parte hartzaileek mapa bat jasoko dute; bertan bilatu behar dituzten puntu guztiak eta haien ordena izango dituzte.

Orientatzeko modu bakarrak mapa irakurtzea eta iparrorratza izango dira. Ez dira ez koordenadak eta ezta altitudea ere emango. Ez da GPSaren laguntza beharko.

Parte hartzaileek txartel bat eramango dute hainbat laukitxoekin. Bertan baliza bakoitzean dagoen pintzarekin dagokion laukitxoa zulatu beharko dute. Hau da, sistema klasikoa erabiliko da.

Derrigorrez helmugatik pasatu beharko da antolatzaileek jakin dezaten. Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, helmugatik pasatu beharko da edo bestela antolatzaileei abisua eman beharko zaie. 

Bukatzean anoi postua egongo da helmugaren ondoan.

Ibilaldi ez lehiakorra izango denez, ez da egongo sailkapenik.

Materiala


Iparorratzak utziko ditugu behar duzuenentzat. Hauek hartzeko nortasun agiria utzi beharko duzue eta ibilaldiaren hostean bueltan emango dizuegu.

Proba honetan txartel klasikoa erabiliko da eta irteeraren inguruan emango dizuegu.


Ekipamendu pertsonala


Mendian ibiltzeko arropa erosoa. Motxila bat urarekin, jateko zerbait, zira, txilibitua, mugikorra bateriarekin… Hau da, mendiko irteera normal baterako materiala.

Prezioak

  • Mendi Federatual: 3 €
  • Orientazio Federatuak: 3 €
  • Ez Federatuak: 5 € (proban parte hartzeko derrigorrezkoa den kirol-asegurua barne)


Izen-ematea eta epeak


Aurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira. Progan izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik.

COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (salbuezpenak; pintza alokairua edota eguneko asegurua). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.


Inscripciones Marcha BMF 2017


Zure tablet edo mobilean ondo ikusten ez baduzu, eman buelta; bestela erabili link hau:

https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201734318/

Ekainak 13ra arte, asteartea, 23:59ra arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da, baina dena dela, martxa egunean bertan ere eman ahal izango duzue izena 2 euroko errekarguarekin. Horrela eginez gero, ez dago ziurtatuta mapak egotea aurrez izena eman ez dutenentzat. Zure izen-ematea ziurtatuta dagonean, link honetan egiazta dezakezue:

https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201734318/

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

En castellano

Organizador

http://bmf-fvm.org/


Colaboradores

www.cobidea.com



www.guenes.net

http://bizkaia.eus/

http://www.nonstopaventura.com/