Azken Ordua
Eskerrik asko aldez aurretik zuen ulermenagatik eta pazientziagatik orientazio segurua eta kutsadurarik gabekoa lortzeko.
2021eko urtarrilaren 8an, larunbata, orientazioa Sopelara bueltatuko da. Kasu honetan ilunpean ospatuko da proba, eta horregatik frontala edo linterna eramatea derrigorrezkoa izango da. Proban hiru ibilbideetatik bat egitean datza (open horia, laranja edo gorria). Mapan agertzen diren puntuetatik pasatu direla ziurtatzeko, parte-hartzaile bakoitzak markatu egin beharko ditu SPORTident sistema daukan pintza elektronikoarekin balizetan dauden estazioak. Helmugara heldutakoan estazio berezi batean deskargatu beharko du pintza. Derrigorrezkoa da helmugatik pasatzea, nahiz eta ibilbide osoa ez burutu, antolatzaileek inor ez dela galdu egiaztatzeko. Orientazio lasterketetako araudi orokorra hemen ikus dezakezue. Informazio guztia irakurri eta gero zalantzarik badaukazu, bidali mezua cobidea@gmail.com-era. IrteerakIrteerak Barinatxe hondartzako aparkalekuan (La Salvaje) egingo dira. 17:45etik aurrera jasoko ditugu partehartzaileak. Open horia eta Open laranja kategorietan 18:00etatik aurrera atera ahal izango da eguneko azken argiekin. Open gorria kategorian, jada iluntzean (18:30ak aldera) hasiko dira irteerak. Ordutik aurrera, ibilbide bakoitzeko korrikalariak tartekatuko dira, azken partehartzailea irten arte. Azken irteerak 20:00etan izango dira. Gogoratzen dugu minuturo edo bi minuturo modu mailakatuan irteten dela lasterketan jendetza saihesteko eta parte-hartzaileak hobeto kontrolatzeko. Helmuga 21:30etan itxiko da eta ordu horretarako itzuli beharko da, nahiz eta ibilbidea bukatu ez den. Orientazioan hasten bazara edo denbora asko beharko duzula ibilbidea betetzeko uste baduzu, azken momentuan ez ateratzea gomendatzen dizugu. Hau egin beharko duzu bertara iristean zure egoeraren arabera:
17:45ak aldera hitzaldi labur bat emango dugu eta bertan Orientazioaren oinarriak oso modu errazean azalduko ditugu, proba aurretiko ezagutzarik gabe egin ahal izateko. Hitzaldi honetara joan nahi baduzue puntualak izan behar duzue. HelmugaCOVID arauakCOVID prebentzio araudia betetzeko, Abenduaren 23ko 30/2021 Errege Lege Dekretuari jarraituz, musukua derrigorrezkoa izango da beti proba aurretik eta proba bukatu ondoren. Kirola egiteko orduan, ipinita eraman behar duzu baita ere pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantentzen ez den bitartean. Zalantzarik izanez gero, beti jarri!!! Ohar Garrantzitsuak
Distantziak eta Ibilbideak3 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia kontuan hartuz. Oraingoan honela deituko dira:
Umeentzat, hasiberrientzat edo orientazioa lasai hartzen dutenentzat.
Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan
Aurten gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan.
Materiala
Barinatxeko AparkalekuaUbicación sin título Prezioak
Kirol AseguruaDERRIGORREZKOA LASTERKETA HONETARAKO. Izen-emateak eta OrdainketaRunediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
Proban izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero. Inscripciones / Izen-EmateaMugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue: ANIMATU ETA PARTE HARTU! |
Actividades > Sopela nocturna >