Lasterketa Gunea Terrenoaren deskribapena Terrenoaren orografia
aldakorra da. Zati batean, ibar asko dituzten eta nahiko aldapatsutik oso
aldapatsura izan daitezkeen maldak aurki daitezke. Bestean, ordea, lurra ia
laua da; non eremu nordikoa gogorarazi diezaguketen padurak aurki ditzakegu. Hesi hauek guztiek, pasatzeko zein saltatzeko pasaguneak dituzte; nahiz eta orokorrean ibilbideak hesirik ez igarotzeko prestatu dira. Hesi hauek itxita utzi behar dira, abereek alde egin baitezakete. Gai honekin sentsibilitate handia izan dezazuen eskatzen dizuegu, mapa honen geroko erabilpena jokoan baitago jarraibide hauek bete ezean. Galarazita dago hesirik pasatzea, markatutako pasabideetatik ez bada. Mapa 2007ko udaberrian Didi Roscak egindako mapa. Azken berriztapena COBik egin zuen 2010ko udan. Eskala 1:10.000 eta urrunkidetasuna 5m. Ibilbideak: Jesús Casado. Zelan heldu N-240 errepidean, Barazar mendatera (39.km) helduz; eskuinetara joko dugu Bilbotik etorrita, edo eta ezkerrera, Vitoria-Gasteiztik etorrita. Ordutik aurrera, antolakuntzaren jarraibideak jarraituko ditugu. Ez dago leku askorik aparkatzeko, beraz, kotxeak osatzeko eskatzen dizuegu. Mendatean leku asko dago eta lasterketa gunetik 5 minututara baino ez dago. Mesedez, antola zaitezte parke naturalean ahalik eta kotxe gutxien sartzeko. Distantziak Parking nagusia –Lasterketa gunea: 0m | Lasterketa gunea
|