Noticias‎ > ‎

Eskolarteko Txapelketa / Campeonato Escolar

publicado a la‎(s)‎ 31 oct 2021 12:28 por Cobi Bilbao   [ actualizado el 21 nov 2021 11:23 ]
Urriak 15 eta 17 tartean, Daroca (Zaragoza) gazteen orientazio festa bihurtu da, Espainiko Eskolarteko Txapelketa 2021 (CESA) ospatzearekin batera.

EMF-ren laguntza eta babesarekin,  Euskadiko taldea 14 gaztek osatu dute (8 infantil, 2 kadete eta 4 jubenilek) eta asteburuan zehar 4 probetan parte hartu behar izan dute, ostiralean distantzia ertaina, larunbatean sprint-a eta erreleboak, eta azkenik igande goizean distantzia luzeko orientazio proba.




Zutik ezkerretik eskubira: Josu Ullibarri, Jon Galarraga, Marco Gutiérrez, 
Endika Ullibarri, Malen Osinaga, Ulises Gutiérrez, Mireia Jauregi, Oskar Gisasola
Makurtuta ezkerretik eskubira: Aizne Morante, Izaro Ipiña, Naroa Gisasola, 
Vera Andrés, Iker Casado, Aratz Beobide,Telmo Corada, Ekain Fernández, Ibon Aiestaran

Ostiraleko distantzia ertaineko proba, “Pinar de San Cristobal”-eko basoan ospatu zen. Larunbatean, herri barruan ospatutako sprinta, bihurria eta azkarra izan zen, eta euskal ordezkariei dagokionez, nabarmentzekoa da, Aratz Beobidek, infantil mailan lortutako 2. postua. Arratsaldean, berriz, erreleboan, erkidegoka antolatzen den lehian, 4 partehartzailez osatutako talde mixtoak osatu behar izan zituzten, eta Euskadiko taldeen artean, nabarmentzekoa da infantil mailako taldearen 5. postua.

Azkenik, igande goizean, distantzia luzeko proba ospatu zen, eta Aratz Beobidek berriz ere emaitza aipagarria lortu zuen 3. postuarekin. Esan daiteke, Euskadiko eskolarteko adinean dauden orientatzaileen maila pixkana hobetuz doala eta emaitzek ere erakusten dutela. Zalantzarik gabe, experientzia ederra euskal orientatzaileek Darocan izandakoa!

Hemen ikus daitezke hainbat argazki.
Ostirala distantzia ertaina: https://photos.app.goo.gl/Qcz9K6o9H79r9xYY6
Larunbata sprint-a eta erreleboak: https://photos.app.goo.gl/ex9J7Hu9Q2T1NsJt8
Igandea distantzia luzea: https://photos.app.goo.gl/hbdwBt57q9iw4dZS9
Emaitzak: https://cesa2021-daroca.blogspot.com/p/resultados.html
Comments