Noticias‎ > ‎

CEEO: Laburpena eta emaitzak

publicado a la‎(s)‎ 7 nov. 2018 10:35 por Cobi Bilbao
Jonek eta Josuk idatzitakoa, hemen daukazue txapelketaren kronika:

"Zubi luze honetan, A Coruñako hirian eskolarteko Espainiako orientazio txapelketa antolatu da, eta lehen aldiz, bertan izan da Euskadiko neska mutilez osaturiko talde bat, orain artean inoiz parte hartu gabea zen erkidego bakarra zelarik. Taldea, infantil eta kadete mailako 5 mutil eta 4 neskek osatu dute, nahiz eta talde guztia osatzeko 7 partaide falta ziren oraindik ere.

Txapelketa 3 orientazio edo “orienteering” probek osatu dute, bi bakarkakoak izan dira (Distantzia ertaina eta luzea) eta bestea berriz taldekakoa, errelebo mixtoena non 2 neska eta 2 mutilez osaturiko infantil eta kadete mailako taldeek parte hartu duten. Guztira 500 bat parte hartzaile izan dira eta estatuko erkidego guztiak izan dira bertan Balear Irlak, Ceuta eta Melilla izan ezik.

Neska mutilek izugarri gozatu dute giroaz, inguruaz eta orientazio probez ere, eta denak errepikatzeko asmoz itzuli dira etxera.
Euskadiko taldeak parte hartzen zuen lehen aldia zela kontutan izanda, emaitza politak lortu ditu banaka zein talde moduan. Erkidego bezela, 14. postuan sailkatu dira infantil eta kadete mailan, eta norbanako postuetan lehen 10 postuetan sailkatzea lortu dute beren kategorietan.

Guzti honek, Euskadin gaztetxoen artean orientazioaz gozatu eta ezagutarazteko lan egitera animatzen gaitu, datozen urteetan Euskadiko taldea osatu eta emaitzak hobetzeko. Eta jakina, mendian, natura eta gure hirietan egin daitekeen kirol dibertigarri, atsegin eta eder honetaz gozatu eta gozarazten jarraituko dugu!"

Hona hemen info gehiago CEEOri buruz:

CEEO. Carrera media

Comments