350 partaide Ilunbe-Montefuerteko mapan. Aurten ez da izan O-foto, Orientazio klasikora itzuli gara binaka egiteko lau ibilbide ezberdinetan. Ikastetxeak: Gabriel Aresti BHI, Aixerrota BHI, Somorrostro EIG, gehi bertan dauden Suediako Bobersgymnasiet
Ånge hiriko ikasle batzuk ere binaka hartu zuten parte. Eguraldi zoragarria eta maila ezberdineko parte hartzea: batzuk ziztu bizian eta beste batzuk patsada handiz bete zuten bere lau kilometrotako ibilbidea. Guztiok, hori bai, berriro egiteko gogoaz itzuli ziren etxera. Sailkapenak hemen |
Noticias >